INSTALAZIOAK
ETA EKIPAMENDUA
Ideko-IK4n produktu eta zerbitzu
berriak garatzeko elkarlanean ari gara
makina-erremintaren
eta fabrikazio teknologien esparruan...
» INSTALAZIOAK ETA EKIPAMENDUA

Prototipoen tailerra

Gaur egun, bi eraikinen artean, 2.000 m2 baino gehiagoko tailer bat dugu prototipoetarako. Lekua klimazitatuta dago eta makinen prototipoak eta doitasunezko mekanizazio prozesuak zein horiekin lotutako teknologiak baliozkotu eta egiaztatzera bideratuta dago.


Tailerrek dituzten ekipamendu iraunkorren artean, honakoak nabarmentzen dira:

- Bost ardatz jarraitu dituen fresagailua SV 6000.

- CNC TCN-12 Tornua

- Motor linealen mekanizaziorako modulua MML-500

- Mekanizazio Zentroa Falcon 2G

- FL-7868 Fresatzeko makina

- Mekanizazio Zentroa DS630


Ekipamendu iraunkorraz gain, gure prototipoen tailerrak hainbat makina eta sistema ditu unean-uneko I+G+b-ko proiektuen garapenarekin lotuta.