IK4-Ideko
Ideko-IK4, industria fabrikaziorako
eta produkzio teknologikoetan aditua den
Zentro Teknologikoa. Gure helburu
nagusia bezeroen berrikuntza
teknologikoa sustatzea da…
» IK4-IDEKO

Nor gara?

Industri fabrikazio eta produkziorako teknologietan espezializatutako zentro teknologikoa gara, IK4 Aliantza Teknologikoan integratua.

Gure jardueran sartzen dira aukerak identifikatzea eta aztertzea, produktu, negozio lerro eta produkzio prozesuak diseinatzea eta garatzea, eta arazoak konpontzea, hainbat zerbitzu teknologiko eskainiz, horien artean aholkularitza teknikoa edo ekipamenduan oinarritutako zerbitzuak.

Gure ezaugarriak dira ikerketa lerroetan garatzen dugun bikaintasun zientifikoa, gure espezializazioa bultzatzera zuzenduta. Gure antolamendu eredu propioak diziplina arteko lanari laguntzen dio, eta bereziki zaintzen dugu langile taldearen kualifikazio eta garapen profesionala. Azken belaunaldiko instalazioak eta ekipamendua dauzkagu, eta lankidetza bidezko lanaren alde egiten dugu, nazioarteko erreferentziazko zentroekin dugun konexio sare zabal baten bitartez.

IK4-Ideko, 25 urteko historia


2011
  • IK4-Idekok bere 25. urteurrena ospatzen du.
  • Prozesuen eta ultradoitasuneko metrologia laborategietan ekipamendu inbertsio garrantzitsuak.
  • Neurketa sistemen laborategia martxan jartzea.
  • Osagaien entsegu bankuen laborategia martxan jartzea.
2010
  • Ultradoitsuneko mikromekanizatuko 2 makinetako prototipoen garapena.
  • 1.2 M euroko inbertsioa ekipamentu aurreratuan.
  • 2010 BIEMH azokan presentzia.
2009
  • Antolaketa eredu berria martxan jartzea CIRPen estatuko ordezkari bakarrak.
2008
  • Idekok Composites laborategia eta Laser laborategi berriak martxan jarri ditu
  • "Green Manufacturing" eta "Manufacturer of the year 2008" sariak lortu
  • 2008-2012 plangintza estrategikoa
2007
  • Ideko 2 eraikin berria martxan jarri da
  • Carl Zeiss sozio kolaboratzaile berria
  • Ideko IK4 aliantzan behin behineko onarpena
  • Ingurumena kudeatzeko ISO 14.001 zertifikazioa
2006
  • Eusko Jaurlaritzak Zentro Teknologikoaren errekonozimendua eman zion Idekori, Makina-Erremintaren eta Fabrikazio Teknologien eremuan ikerkuntzan egindako lanagatik.
  • Kondia, doitasunezko mekanizazio zentroak ekoizten dituen enpresa, Idekoren bazkide erabiltzaile gisa sartu zen.
2005
  • HIMACH proiektua. Errendimendu altuko mekanizazioa eta ultradoitasunezko teknologiak egiteko eraikin berria jasotzeko obrak hasi ziren.
  • Zentroko 19 profesionalek, zuzendarien eta ikertzaileen artean, 2005-2008 Plan Estrategikoa landu eta abiarazi zuten, erronka erakargarri eta handinahiekin eta etorkizuneko proiektuekin.
  • Idekon hiru bazkide berri sartu ziren, Doiki eta Latz, bazkide erabiltzaile gisa, eta MGEP (Mondragon Goi Eskola Politeknikoa), bazkide laguntzaile gisa.
2004
  • Ideko Bigarren mailako kooperatiba elkarte bihurtu zen, bazkide erabiltzaileak/enpresak, bazkide laguntzaileak/erakundeak eta lan bazkideak/lankideak enpresa proiektu beraren pean integratuz .
  • CIC marGUNE Ikerketa Kooperatiboko Zentroan bazkide sortzaile gisa hartu genuen parte.
  • Makina-Erremintaren eta Fabrikazio Teknologien gaineko Biltzarreko ponentzietan lidergoa lortu genuen, gure jardueraren elementu hedatzaile gisa.
2003
  • Idekoren kudeaketa prozesu guztiak berrikusi ziren.
  • EFQM autoebaluazioaren 500 puntuak gainditu genituen.
2001
  • EFQM kanpo ebaluazioan 400 puntuak gainditu eta EFQM finkapen zigilua lortu genuen.
  • Idekok Errendimendu Altuko Fabrikaziorako lehenengo Ekintza Estrategikoa gidatu zuen.
  • MCCko Zientzia eta Teknologia Planeko 2 lerro gidatu genituen.
  • Motor linealak dituen Espainiako lehenengo makina komertziala diseinatu genuen.
  • Idekok sektorean teknologia eskaintzen duten EAEko zentro guztien jarduerak koordinatzeko lehenengo proiektua gidatu zuen.
2000
  • Gure kudeaketa prozesuak PDCA ikuspegitik aztertu eta dokumentatu genituen.
  • 2001-2004 Plan Estrategikoa landu genuen, eta Prozesu guztietarako helburuak eta jarduera ildoak ezarri genituen.
  • EFQM memoria egin genuen eta horren araberako autoebaluazioa egin genuen: 400 puntuak gainditu genituen.
1999
  • Lankidetza Plan Integralei ekin genien , makina-erremintaren sektoreko enpresa garrantzitsuekin.
  • Lankidetza hitzarmenak sinatu genituen industri fabrikazioko enpresen erabiltzaileekin: MAIER, GOIZPER, GEAR-BOX...
  • Lankidetza proiektuak egin genituen Europako hainbat zentro teknologikorekin: AMTRI, IFW eta IPK.
  • Idekok PRIMA, AMADEUS eta SEPMAC proiektuak gidatu zituen, Europako Batasuneko V. Esparru Programaren barruan.
  • Idekoren intraneta den Idekonet garatu eta ezarri genuen.
  • Idekoren Kudeaketa Eredua onartu genuen, Prozesuetan oinarritua.
1998
  • Mekanizazio ekologikoko lehendabiziko esperientziak abiarazi genituen.
  • FEDITeko kide egin ginen eta Mondragon Unibertsitateko bazkide laguntzaile bilakatu ginen, baita bertako Kontseilu Errektoreko kide ere.
  • Hainbat Prozesu diseinatu eta dokumentatu genituen: Kudeaketa estrategikoa, Bezeroarekiko elkarreragina, Pertsonen kudeaketa eta Garapen teknologikoa.
1997
  • Zientzia eta Teknologiarako Euskal Sarean sartu ginen.
  • Zientzia eta Teknologiako ministerio arteko Batzordeak Berrikuntza Teknologikoko Zentro gisa sailkatu gintuen.
  • Idekok Europako 10 proiektutan parte hartu zuen.
  • Idekoko Bezeroen eta Pertsonen Gogobetetzearen maila neurtu zen lehenengo aldiz.
1996
  • ISO 9.001 Egiaztagiria lortu genuen enpresako I+G jarduera guztietarako, eta prozesuetan oinarritutako gestioarekin eta prozesu gakoen definizioarekin hasi ginen.
  • 1997-2000 aldirako Plan Estrategiko landu genuen, Erabateko Kalitatearen aldeko apustua sartuta elementu traktore gisa.
  • Motor linealekin Espainian fabrikatu den lehen prototipo operatiboa, Hannoverren aurkeztutakoa
1992
  • Antolamendua berregituratu zen, eta 1993-1996 Plan Estrategikoan Kalitate Sistema ezartzea erabaki genuen (ISO 9001).
  • SINTOMA proiektu europarra gidatu genuen.
1990
  • Idekorentzako eraikin propioa eraiki genuen eta prototipoen tailerra sortu.
1986
  • IDEKO Zentro Teknologikoaren sorrera.
  • Idekok bere egin zuen makina-erremintako enpresa liderren politika teknologikoa koordinatzeko eta planifikatzeko bokazioa.

Empresa-partaidetza

Bazkide erabiltzaileak eta laguntzaileak: Danobat Group, Danobat, Soraluce, Goiti, Egurko, DRS, Kondia, Doiki, Latz, MGEP, Fundación MONDRAGON, Zeiss, Rofin Baasel.