Industriarako eskaintza
Aukerak identifikatu eta aztertzen
ditugu gero diseinatu eta produktu
berrietan, ikerketa lerroetan eta
produkzio prozesuetan garatzeko.
» ESKAINTZA ETA ZERBITZUA

Nola lan egin gurekin

Gure lankidetza eredua malgua da , eta bezero mota guztietara moldatzen da: Zerbitzu teknologikoak une jakin batean ematetik I+G alorreko urte askotako planak ezartzeraino.


IK4-Idekok garapen eredu propioa dauka Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako, eta horrek, intentsitate maila desberdinetan oinarrituta, enpresa bezeroaren lehiakortasuna hobetzea du helburu, bereizgarri teknologikoa handituz. Horretarako, eginkizuna bikoitz bat betetzen du: alde batetik, IK4-Idekoren ikerketa ildoen helburuak de las líneas de Ideko-IK4 bezeroaren beharrekin bat egitea, eta, bestetik, I+G-ko proiektuen emaitzen transferentzia bultzatzea, merkatuan balio bihurtuz.


Eredu horren bertsioei esker soluzio malguak eman ditzakegu, bezeroen premietara egokitutako soluzioak alegia, lankidetzan intentsitate maila desberdinekin. Bezeroen eskaeretara modu egokian erantzutea eta erantzun hori eskakizun horien neurriko izatea dira, dudarik gabe, gure arrakastaren gakoetako bat.