INSTALAZIOAK
ETA EKIPAMENDUA
Ideko-IK4n produktu eta zerbitzu
berriak garatzeko elkarlanean ari gara
makina-erremintaren
eta fabrikazio teknologien esparruan...
» INSTALAZIOAK ETA EKIPAMENDUA

Neurketa sistemen laborategia

Ultradoitasunezko laborategiaren hirugarren jarduera gisa, gure neurketa sistemen garapena kokatu dugu bertan. Ikerketa lerro hau gero eta gehiago garatzen ari da IK4-Idekon, piezak neurtzeko eta ikuskatzeko sistema berriak garatzera orientatuta, makinan bertan edo makinarekin elkarlanean neurketak egitea ahalbidetzeko, izan ere, gaur egun hori egitea ezinezkoa da edo kanpoko baliabideen bitartez egin behar da, eta doitasun eta produktibitate asko galtzen da.

Arlo honetan nabarmen daiteke neurgailu optikoen eta laser bidezko neurgailuen lerroa, tren gurpiletarako eta ardatzetarako, laser bidezko neurgailuak abioiko turbinaren alabeetarako, edota pieza zilindriko multidiametroetarako neurgailuen familia, guztiak ala guztiak kontakturik gabeko neurketa sistemak izanik. Beste garapen arlo batzuk dira fotogrametriako teknikak, baita ere kontakturik gabeko neurketarako, eta saiakuntza ez suntsitzaileen bidez akatsen identifikaziorako teknikak, honako teknologia hauen bitartez:



EKIPAMENDUA
  • X izpien difraktometroa, hondar tentsioak neurtzeko.

    · X izpien iturriak hainbat materialetarako.

    · Elektroleungailua sakoneko tentsioak zehazteko.

  • Termografia aktiboko eta pasiboko soluzioak.

    · NEC TH9100 eta FLIR SC5000 kamera termografikoak.

    · Edevis termografia aktiborako sistema (OTvis, Ptvis).

    · Irudi termografikoa prozesatzeko softwarea.

    · Kitzikatze iturriak: IR, flash sakatua, halogeno modulatuak, etab.

  • Ikusmenaz neurtzeko ekipamendua. Fotogrametria.

    · NIKON D3X kamera reflex digitalak.

    · Markagailu autoislatzaileak.

    · Erregela kalibratuak.

    · DPA-Pro software fotogrametrikoa (AICON 3D)

    · Polyworks: datuak prozesatzea eta txostenak sortzea.