lerroak
fabrikazioaren eta produkzioaren eremuan
identifikatu ditugun premia nagusiak, gaurkoak
zein etorkizunekoak, hartzen dituzte beren baitan.
IKERKETA LERROAK
Mikroteknologia eta Ultradoitasuna
Doitasuneko ingeniaritza aurreratua: Mikrofabrikaziotik neurri handiko piezen mekanizazioraino
Mikroteknologia eta Ultradoitasuneko ikerketa lerroak neurri eta perdoi submetrikoko piezak fabrikatzeko makina, sistema eta prozesuen garapena aurreikusten du. Hain zuzen ere, honako hiru jardute eremutan egiten du lan: Ultradoitasunezko gidatze eta jardute sistemak makro eta mikro aplikazioetarako, lotura eta manipulaziorako sistemak mikroteknologietarako, eta fabrikazio prozesuen diseinua eta garapena pieza mikrometrikoetarako.
2009an Mikroteknologia eta Ultradoitasuneko lerroak mikrofabrikaziorako bi prototiporen garapena abiatu zuen: mikrofresagailua eta zuntz laser mikroa. Bi prototipoal 2010eko BIEMH azokan aurkeztu ziren, eta beraien sorreran pentsatu zirenak baino produkzio baldintza hobeak lortu dituzte.
- Ultradoitasuneko mekatronika
- Gida eta kojinete hidrostatiko, hidrodinamiko eta aerostatikoen garapena.
- Ultradoitasunezko makina eta osagaien diseinua eta fabrikazioa
- Mekanismo malguen bitartez posizionatze submetrikoa egiteko sistemen garapena.
- Estankotasun junturak fluido aktiboekin garatzea.
- Tresna malguen garapena likido magnetorreologikoekin.
- Gidatze sistema adimendun autokonpentsatuak garatzea.


