ETA EKIPAMENDUA
berriak garatzeko elkarlanean ari gara
makina-erremintaren
eta fabrikazio teknologien esparruan...
INSTALAZIOAK ETA EKIPAMENDUA
LASER LABORATEGIA
Materialak laser bidez tratatzeko saiakuntzak (clading eta ebaketa).
Laborategiak zuntzezko laser bat dauka, 2 kW-eko potentzia duena, bereziki prozesu gehigarrien ikerketara zuzendua, zehazki balio erantsi handiko piezen konponketara orientatuta, gure iritziz, sektore aeronautikoan edo energetikoan eta horrelakoetan hazten ari den industri nitxoa delako.
IK4-Idekok lankidetza garrantzitsua ezarri du arlo horretan Rofin fabrikatzailearekin, hau da, laser teknologiako munduko liderretakoarekin, eta horrekin batera, zentroaren bazkide bihurtzeaz gain, lankidetzarako hitzarmen bat izenpetu genuen ezagutza trukatzeko eta garapena bateratzeko, industrian aplikazio praktikoa izango duten teknologiak garatzeko azken helbururantz azkarrago eta sendoago aurrera egiteko.
Laborategia osatzeko, fabrikatutako piezak aztertzeko eta karakterizatzeko beharrezko ekipamendua ere jarri da, akatsak, materialaren egitura, osaera, etab. lantzeko, bai pieza metalikoei dagokienez, bai pieza polimerikoei dagokienez.
- Metalografia eta gogortasunaren karakterizaziorako ekipamenduak.
- Materialaren ekarpenezko laser burudun zinematika paraleledun mekanizazioaren zentrua.
- Rofin Baasel (Fibrazko laserra) laser iturria. Erabilitako fibraren diametroaren araberako bi spot tamaina: 150 eta 400 µm.
- Gas injekzio sistema atmosfera desberdinetako ikerketentzako.


