ETA EKIPAMENDUA
berriak garatzeko elkarlanean ari gara
makina-erremintaren
eta fabrikazio teknologien esparruan...
INSTALAZIOAK ETA EKIPAMENDUA
KONPOSITEEN LABORATEGIA
Konpositezko piezen fabrikazio prozesuen automatizazioa:
Zeregina konpositezko piezen fabrikazio prozesuak aztertzea eta hobetzea da, gaur egun eskuz egiten diren hainbat eragiketa automatizatu ahal izateko makinak eta dispositiboak fabrikatzeko.
Halaber, konpositeak hainbat sektore eta aplikaziotan sartzen laguntzea, horietan, dituzten arazo produktiboengatik, gaur egun desegokitzat edo ezinezkotzat jotzen baitira.
Horretarako, 100 m2-ko espazio itxi bat prestatu dugu, materialen prozesaketaren ikerketarako, tartean diren teknologiak eta eragiketak barne harturik: material lehorra edo aurreinpregnatua hainbat formatu eta ehunetan jartzea, eta zenbait teknikaren bidezko inpregnazioa, horien artean ebakitzea, itsastea eta ontzea, guztia ala guztia fabrikazioko prozesuak eta piezak ikuskatzeko eta egiaztatzeko tekniken gainean bermatuta.
Helburu horrekin, inbertsioak egin ditugu infusio, moldeatze eta ontze prozesuaren saiakuntzarako ekipamenduak erosteko, amaierako pieza ikuskatzeko ekipamenduak eta prozesua simulatzeko sistemak, eta espazio bat prestatu dugu jada garapen fasean dauden erakusgailuen prototipoak kokatzeko, izan ere, horiek laborategian probatu eta gero, oinarria izango dira industri dispositiboak garatzeko.
- Epoxi/poliester erretxinak injektatzeko ekipamendua (Composite Integration, Ciject Two)
- Berotutako moldea kontramolde gardenarekin xafla lauak lortzeko
- Huts ponpa
- Erretxinaren transferentziarako prozesuak simulatzeko ESI Groupeko softwarea (PAM RTM 2008).
- Pieza prototipoak lortzeko moldea, zuntzak eta erretxinak pieza errealean baliozkotzeko.
- Ultradoinuen bidezko ebaketarako ekipamendua (Tironi Ultrasonidos) beira eta karbono zuntzak eta zuntz naturalak mozteko.


