Ikerketa
lerroak
lerroak
Gure ikerketa linea guztiek industriako
fabrikazioaren eta produkzioaren eremuan
identifikatu ditugun premia nagusiak, gaurkoak
zein etorkizunekoak, hartzen dituzte beren baitan.
fabrikazioaren eta produkzioaren eremuan
identifikatu ditugun premia nagusiak, gaurkoak
zein etorkizunekoak, hartzen dituzte beren baitan.
IKERKETA LERROAK
Ikuskaritza eta neurketa
Doitasuna, Kalitatea, Fidagarritasuna eta Produktibitatea fabrikazio prozesuetan
Produkzio prozesuari balio diferentziala emateko helburuarekin, Ikuskapen eta Neurketako ikerketa lerroak pieza eta prozesuen ikuskapenerako eta neurketarako sistema eta teknologien garapenean dihardu nagusiki. Hainbat teknologia menperatuta, esaterako ultrasoinuak, termografia, fotogrametria, laser neurketa edo optika, ikerketa lerro honek produkzio prozesuari balio diferentzial bat ematen dioten soluzio pertsonalizatuak eta integratuak garatzen ditu.
Punta-puntako instalazio eta ekipamenduekin eta industrian dituen hainbat aplikazio praktikorekin, Ikuskapen eta Neurketako ikerketa lerroa erreferente bat da bere aplikazio eremuan.
Eskaintzak
- Piezaren kalitatea ikuskatzeko teknika ez suntsitzaileen zerbitzua (NDT): azaleko akatsak (ultrasoinuak, etab.) eta hondar tentsioak (X izpien difraktometria, etab.).
- Kontakturik gabeko neurketa dimentsionalerako sistemen garapena laser eta teknika optiko aurreratuen bidez.
- Ikuskapen eta neurketarako sistemen garapena eta integrazioa makinetan eta fabrikazio lerroetan.
Proiektuak
- Gurpilaren geometria pasatzean neurtzeko gailua trenaren alorrean.
- Errotore aeronautikoetan GAP neurria hartzeko sistemaren bideragarritasuna aztertzea.
- Mekanizatutako piezen arrakalak kontakturik gabe ikuskatzeko sistemak.


