Ikerketa
lerroak
lerroak
Gure ikerketa linea guztiek industriako
fabrikazioaren eta produkzioaren eremuan
identifikatu ditugun premia nagusiak, gaurkoak
zein etorkizunekoak, hartzen dituzte beren baitan.
fabrikazioaren eta produkzioaren eremuan
identifikatu ditugun premia nagusiak, gaurkoak
zein etorkizunekoak, hartzen dituzte beren baitan.
IKERKETA LERROAK
Eraldaketa prozesuak
Materialak eraldatzeko teknologia ez konbentzionalak
Eraldaketa Prozesuen ikerketa lerroan materialak fabrikatzeko/eraldatzeko teknologia berrien garapen teoriko eta esperimentalean dihardute, esaterako prozesu hibridoak, laserrak eta kimikoak, eta material gehitzean oinarritutako prozesuak edo material konposatuez egindako piezen fabrikazioa edo mekanizazioa.
Mekanizazio prozesuetan tresnaren bitartez barruko txirbila xurgatzeko garatu zen soluzioak “Manufacturer of the Year” saria eskuratu zuen “Strategic Manufacturing Awards” sarien 2008ko edizioan. Edizio berean “Green Manufacturing” kategoriako lehen saria ere eskuratu zuen.
Eskaintzak
- Laser bidezko sinterizazio prozesuen garapena.
- Konpositezko piezak fabrikatzeko prozesuen garapena.
- Eraldaketa prozesu berrien garapena.
Proiektuak
- Alabeak fabrikatzea eta konpontzea materiala gehituz
- Parametroak zehaztea eta optimizatzea laser bidezko ebaketa prozesuan
- Zuntz naturalak aplikatzea ingurumen alorrerako pieza iraunkorren fabrikazioan


