Ikerketa
lerroak
lerroak
Gure ikerketa linea guztiek industriako
fabrikazioaren eta produkzioaren eremuan
identifikatu ditugun premia nagusiak, gaurkoak
zein etorkizunekoak, hartzen dituzte beren baitan.
fabrikazioaren eta produkzioaren eremuan
identifikatu ditugun premia nagusiak, gaurkoak
zein etorkizunekoak, hartzen dituzte beren baitan.
IKERKETA LERROAK
Diseinu mekanikoa
Prestazio handiko produktuen diseinua eta garapena
Diseinu Mekanikoko ikerketa lerroak prestazio aurreratuak dituzten makinen kontzeptualizazioan eta xehetasunezko diseinuan dihardu nagusiki, doitasun eta produktibitate maila handiagoekin prototipoaren fabrikazio fasea osatzeko.
Horretarako simulazio teknikak aplikatu eta diseinuetan egitura, material, gida sistema eta eragile eta atzitze sistemak txertatzeko teknologiarik aurreratuenak eta egokienak sartzen dira diseinuetan.
Era berean, diseinuak produktuaren bizitza zikloaren gestioaren ikuspuntutik kontzeptualizatzen dira, prozesuaren lehen faseetan besteak beste honako alderdiak aztertuta: fidagarritasuna, mantengarritasuna, erabilgarritasuna eta ingurumeneko eragina edo kostua.
Eskaintzak
- Makina eta osagaien diseinua.
- Makina eta osagaien simulazioa eta kalkulua.
- Ziurgabetasunen analisia.
- Prototipoen diseinua eta fabrikazioa.
- Produktuaren bizi zikloaren gestioa.
- RAM parametroen gestioa (Fidagarritasuna, Erabilgarritasuna, Mantengarritasuna).
Proiektuak
- Esekidurako zurtoinak kontrolatzeko estazioen diseinua eta fabrikazioa produktibitate handiko linearako.
- Laguntza sistemen diseinua malgutasun handiko piezen artezketarako.
- Simulazio eredu termikoak pieza handien artezketa prozesuetako zehaztasuna hobetzeko.


