Ikerketa
lerroak
Gure ikerketa linea guztiek industriako
fabrikazioaren eta produkzioaren eremuan
identifikatu ditugun premia nagusiak, gaurkoak
zein etorkizunekoak, hartzen dituzte beren baitan.
» IKERKETA LERROAK

Dinamika eta kontrola

Makina eta prozesuen portaera dinamikoaren ezaugarritzea eta optimizazioa

Dinamika eta Kontroleko ikerketa lerroaren erronka da industriako makinetan dauden bibrazio arazoak konpontzea bi ikuspegi desberdin eta osagarritatik; alde batetik, makina eta eragingailuen diseinu mekanikoa, eta, bestetik, industriako makina mota guztietan hainbat mekanizazio prozesutan txatterra eta bibrazioak diagnostikatzea eta ondoren arazo horietarako guk geuk garatutako soluzioak inplementatzea.

Dinamika eta Kontrola ikerketa lerroan ikerketa maila handia dago; izan ere, ondo prestatuta dauden eta nazioarteko zientzia eta teknologiaren munduan oso ezagunak diren pertsonek osatutako diziplina anitzeko lantaldea dauka.


Eskaintzak
  • Industriako makinetan egon ohi diren bibrazio arazoak diagnostikatzea eta konpontzea.
  • Txirbil harroketarako prozesuetan bibrazioak desagerraraztea.
  • Motelgailu aktiboen/pasiboen garapena.
  • Industriako makinetan ohikoak diren bibrazioak eta maiztasunak neurtzea nazioarteko araudien arabera.
  • Azterketa Modala.
  • Elementu finituen bidez lagundutako diseinu dinamikoa (MEF)
  • Motorrak eta eragingailuak diseinatu, doitu eta prest jartzea.
Proiektuak
  • Buru mekatronikoen sentsorizazio adimenduna.
  • Makinak diseinatzeko metodologia txatterraren prebentziora bideratuta.
  • Abiadura handiko fresatze prozesuaren optimizazioa.
  • Fresaketa handietan bibrazioak aktiboki indargabetzea.
  • Tren sektoreko piezen produkzioa hobetzeko kontrol moldatzailea.
  • Indar kontrolatzaile aurreratuen garapena ebaketa prozesuen mekanizazio moldatzailerako.