Ikerketa
lerroak
Gure ikerketa linea guztiek industriako
fabrikazioaren eta produkzioaren eremuan
identifikatu ditugun premia nagusiak, gaurkoak
zein etorkizunekoak, hartzen dituzte beren baitan.
» IKERKETA LERROAK

Berrikuntza estrategikoa

Diseinua eta laguntza berrikuntza planak lortzeko

Industriari laguntzeko berrikuntzen gestiora bideratutako ereduak eta metodologiak definitzea da Berrikuntza Estrategikoko lerroaren jarduera nagusia.

Hainbat gai lantzen ditu, eta denak enpresei berritzeko prozesurako metodoa eta sistematika eskaintzeko. Besteak beste, Adimen lehiakorra, prospektiba teknologikoa, lehiakideen arteko posizionamenduari buruzko azterketak, berrikuntza planen definizioa, I+G alorreko urte askotako planen ezarpena garapen talde mistoetan oinarrituta, emaitzen ustiapena edo dibertsifikazioa gaitasun teknologikoa abiapuntu izanik.

Software Adimendunaren ikerketa lerroan lankidetzan estuan arituta, diseinatutako metodologien aplikazio optimorako beharrezkoak diren tresnak garatzen ditu.


Eskaintzak
  • Berrikuntzarako eredu integralak.
  • Adimen lehiakorreko sistemak.
  • Zaintzako txosten teknologikoak. Merkatuak, sektoreak eta teknologiak.
  • Berrikuntza planak.
  • Helburu diren sektoreetako posizionamendu estrategikoaren azterketa.
  • Produktu berrien garapenaren bideragarritasunaren azterketa.
  • Produktu berrien garapenerako prozesuen diseinua eta ezarpena.
  • Jabetza industrialaren azterketa.
Proiektuak
  • Industria prozesuen kontrolerako ekipamenduak diseinatu eta muntatzen jarduten duen enpresa talde batean ezagutza gestionatzeko plataforma.
  • Adimen Lehiakorreko sistema metalurgiaren sektoreko enpresetarako.
  • Adimen Lehiakorreko zerbitzua Makina Erremintaren sektoreko enpresa fabrikatzaileentzat.
  • Lankidetza Plan integratuak I+G+b alorraren gestiorako.