ALBISTEAK
ETA ARGITALPENAK
Hemen duzu
IK4-Idekoren informaziorik
berriena
» ALBISTEAK ETA ARGITALPENAK

Berriak

26-04-2012
1.Pabiloia C08-D09 korridorean egongo gara 27 BIEMH edizioan
2012ko Maiatzaren 28tik  Ekainaren 2rarte IK4-Ideko Bilbao Exhibition Centre-en egongo da, BIEMHalaren 27. edizioan. Stand-a C08 eta D09 pasilloen artean kokatua dago eta aurten IK4-Teknikerrekin batera...
26-04-2012
1.Pabiloia C08-D09 korridorean egongo gara 27 BIEMH edizioan

2012ko Maiatzaren 28tik  Ekainaren 2rarte IK4-Ideko Bilbao Exhibition Centre-en egongo da, BIEMHalaren 27. edizioan.

Stand-a C08 eta D09 pasilloen artean kokatua dago eta aurten IK4-Teknikerrekin batera izango gara.

Hemendik, gure stand-a bisitatzera animatzen zaituztegu, bertan Teknologia fabrikazioetan eta produkzio industrial arloan egin eta ikertu ditugun produktu berriak ikusteko aukera izango duzu.

Animatu zaitez!

 

LOGO DE LA 27 BIEMH

14-03-2012
IK4-Idekok enpresekin dituen elkarlanak oso sendotuta bukatzen du 2011ko urtea
IK4-Idekok enpresekin dituen elkarlanak oso sendotuta bukatzen du 2011ko urtea. Izan ere, I+G+b proiektuetatik datozkion diru sarrerak 7,7 milioikoak izan dira.            ...
14-03-2012
IK4-Idekok enpresekin dituen elkarlanak oso sendotuta bukatzen du 2011ko urtea

IK4-Idekok enpresekin dituen elkarlanak oso sendotuta bukatzen du 2011ko urtea. Izan ere, I+G+b proiektuetatik datozkion diru sarrerak 7,7 milioikoak izan dira.
             2011ko urtea bereziki nabarmena izan da industriako fabrikaziorako eta produkziorako teknologietan aditua den eta  enpresa ingurune berritzaile eta lehiakor bat modu iraunkorrean garatzen laguntzea misiotzat duen Elgoibarko Ideko-IK4 zentro teknologikoaren garapenean. Hazkundearen bidean jarraituta, gaur eguneko krisi egoera kontuan izanda balio handiagoa ematen baitio, Zentro Teknologikoak bere 25. urteurrenaren urtean bere negozio zifra osoa % 5 haztea lortu du, proiektuetatik datozkion diru sarrerak guztira 7,7 milioi eurokoak izanik.  Zenbateko horretatik, 5,1 milioi enpresekin izenpetutako kontratuen bidez garatutako I+G alorreko proiektuetatik etorritakoak izan dira, eta 2,5 milioi, berriz, hainbat erakunderen laguntzarekin egin ziren ikerketa proiektuetatik etorritakoak. 
            Gaur eguneko egoera dela-eta inoz baino beharrezkoagoa da  I+G alorreko aurrerapenak emaitza bihurtzea, teknologia berriak gure enpresen lehiakortasunaren ezaugarri bereizgarriaren oinarri izan daitezen. Egoeraz ohartuta eta gure ingurune sozioenpresarialarekin inoiz baino konprometitutago egonda, IK4-Idekok hainbat jardute linea landu ditu gure 2. urteurrenaren urtean, emaitzetarako orientazioaren epigrafea beti presente izanik.
            Ikerketaren alorrean IK4-Idekoko plantila osatzen duten 104 langileek nazioartean garatzen lagundu diote 13 proiektu europar aktiboren bitartez, horietako 5en zentro teknologikoa gidari lanetan arituta.  Fabrikazioko Teknologietan nazioartean dugun posizionamendu onari esker, CIRPeko eta EUSPENeko presentziak bermatuta baitago, mundo akademikoko profesional ospetsuenak erakarri ahal izan genituen gure 25. urteurrena dela-eta pasa den urrian egin genituen jardunaldi teknologikoetara.   Bertan mundu akademikoko ordezkariak eta gure inguruneko industriak elkartu ahal izan genituen fabrikazio teknologien etorkizunari buruzko eztabaidagune batean.
            Ikerketaren eremuan garatutako lana osatzeko emaitzak ehun sozioenpresarialera transferitzeko lan handia egin da, industrien eskaripeko proiektuak garatuta. 2011n IK4-Idekok I+G alorrean lankidetzan aritzeko ia 2 milioi euroko hitzarmenak ezarri ditu Makina Erremintaren eta Fabrikazioko Teknologiaren eremuetan erreferentziazkoak diren 4 enpresarekin, kasu bietan espezializaziorako ikuspegi garbi batekin.           
Bukatzeko, azpimarratzekoa da ikerketaren emaitzak ustiatzeko eta enpresei dibertsifikazio prozesu berrietan laguntza egiteko IK4-Ideko egiten ari dena.  Lehen emaitza gisa, fabrikazioaren sektoreko enpresei osasun sektorean barneratzen ahalbidetu die mekatronikan duen esperientzian eta prestakuntzan oinarrituta egin dituen garapen teknologiko berrien bitartez.

 

08-03-2012
IK4-Ideko 4 ponentzia aurkeztu zituen High Speed Machining kongresuan
Fabrikazio eta produkzio industrialeko teknologietan espezializatua, IK4-Ideko zentro teknologikoak k , 2012ko martxoaren 7an eta 8an Donostiako Kursaal jauregian.Fabrikazio teknologien garapenean eman diren oinarrizko...
08-03-2012
IK4-Ideko 4 ponentzia aurkeztu zituen High Speed Machining kongresuan

Fabrikazio eta produkzio industrialeko teknologietan espezializatua, IK4-Ideko zentro teknologikoak k , 2012ko martxoaren 7an eta 8an Donostiako Kursaal jauregian.
Fabrikazio teknologien garapenean eman diren oinarrizko azken pausuak erakutsi ditu. Ondorengoak bildu zituen: orma mehe eta oso erreminta lerdenekin fabrikatutako mikropiezen arazoari irtenbidea aurkitzea, konpromiso handiko egiturazko piezetan gainazaleko akatsak aurkitzea eta bibrazioen kontrol aktibo sistema bat garatzea eta teknologia aplikazioa zabaltzea ahalbidetuko duena.
Artezketa prozesuan egonkortasunaren aurreikuspenak egiteko metodologia berri bat ere aurkeztuko da, egungo metodoekin konparatuta abantaila handiak dituena.
Ikertzaile, aditu, enpresa fabrikatzaile eta berrikuntzaren aldeko apustua egiten duten enpresa bezeroentzako ezinbesteko hitzordua denez, martxoaren 7an eta 8an IK4-Idekok stand bat izan zuen bisitak artatu eta ponentzietan entzulei sortzen zaizkien zalantzak argitzeko.
Innovation in Machining izan zen kongresuaren 9.edizioko mintzagaia. Kongresuak CIRP erakundearen berme teknologikoa dauka.
Oro har, gai hauei buruz jardun zen Kongresu honetan:
• Ebaketaren tribologia, erremintaren higadura. Ebaketa-erremintak eta estaldurak.
• Oso lubrifikatzaile gutxirekin hoztea, lehorreko ebaketa eta mekanizatu ekologikoa. Abiadura handiko mekanizatuaren alderdi ekonomikoak. Osasun- eta ingurumen-alderdiak fabrikazioan. Mekanizatu jasangarria.
• Ebaketaren bibrazioa, ebaketa-kondizio egonkorren iragarpena.
• Mekanizagarritasuna. Material aurreratuak.
• Goi-mailako ezaugarriak dituen mekanizatua, material gogorren ebaketa. Prozesu konbinatuak, ebaketa-eragiketak. Ebaketa-kondizioak optimizatzea. Jakintzaren kudeaketa eta datu teknologikoak fabrikazio-prozesuetan, adimen artifizialean eta sistema adituetan.
• Piezaren kalitatea.
• Goi-mailako ezaugarriak dituzten makina-erremintak, osagaien diseinua eta konponbide mekanikoak.
• Ekoizpena hobetzea erreminta eta moldeen fabrikazioan.
• Monitorizazioa eta kontrola, prozesua gainbegiratzea.

 

 

 

22-02-2012
Euskadiko PPren ordezkaritza batek, Antonio Basagoiti buru, IK4-Idekoko instalazioak bisitatu ditu.
Bertaratutakoek, proiekturik berritzaileenetako batzuk ikusi...
22-02-2012
Euskadiko PPren ordezkaritza batek, Antonio Basagoiti buru, IK4-Idekoko instalazioak bisitatu ditu.

Euskadiko PPko ordezkariak

Bertaratutakoek, proiekturik berritzaileenetako batzuk ikusi ahal izan dituzte, hala nola, ultradoitasun eta mikromekanizatu arloan eta ikuskatze eta neurketan egindako garapenak.

Bisita osoan zehar bertaratutakoek bat egin dute  Makina-erreminta sektorea ekonomia jasangarri batean estrategikoa dela esatean, BPGan daukan garrantziaz gain. I+Gren aldeko apustua denboran mantendu beharrekoa dela ere esan dute.

Euskadiko Partidu Popularrak makina-erreminta sektorera hurbiltzeko daukan helburuaren baitan egin da gaurko bisita. Bisitan, AFMko zuzendari nagusia, Xabier Ortueta, Adegiko ordezkariak eta Danobat Taldeko Rafael Barrenetxea, Iñigo Ucin eta Antxon Lopez Usoz izan dira. Partidu Popularretik aldiz, Borja Sember, Gipuzkoako presidentea, Juan Carlos Cano, Gipuzkoako PPko idazkari nagusia eta Javier Nuñez, Elgoibarko PPko zinegotzia izan dira.

 

15-02-2012
IK4-Idekok IFS Applications aukeratu du proiektuak kudeatu eta kudeaketa prozesu guztiak gauzatzeko
Proiektuak Giza Baliabideak, Salmenta eta...
15-02-2012
IK4-Idekok IFS Applications aukeratu du proiektuak kudeatu eta kudeaketa prozesu guztiak gauzatzeko

Ideko`s staff in a management meeting

Proiektuak Giza Baliabideak, Salmenta eta Zerbitzuak, Erosketak eta Finantzak ere barneratzen ditu lizentziak, mantenua eta ezarpenerako zerbitzuekin batera. Ezarpena 2012ko erdialdean bukatuko dela aurreikusten da.

IK4- Idekoren ideiekin bat, kudeaketa sistema berri bat ezartzeko apustu hau, irtenbide malgu, erabilera erraz eta proiektuen kudeaketarako funtzionalitate handiaren beharretik etorri zen. Hautaketa prozesua egin ondoren, -Axapta eta Navision bezalako irtenbideak ere aztertu ziren- enpresak IFS Applications aukeratu zuen. “IFS aukeratu dugu batez ere proiektuen kudeaketan liderrak direlako, bezero erreferenteekin esperientzia daukatelako eta gure beharretara moldatzeko erakutsi duten malgutasun eta arintasunagatik” azpimarratu du Ramon Uribe-Echeberriak, IK4-IDEKOko zuzendari gerenteak. Horrez gain, zuzendariaren hitzetan kontutan eduki da ere “ azken lau urteetan gure bezeroen kartera handitu egin da eta arrazoia honek gure eskaintzen diziplina-anitzeko ezaugarriarekin batera, gure proiektuen kudeaketa gero eta konplexuagoa izatea ekarri du eta gure neurrira egindako garapenak ez zigun behar gunuen guztia ematen.