eta produkzio teknologikoetan aditua den
Zentro Teknologikoa. Gure helburu
nagusia bezeroen berrikuntza
teknologikoa sustatzea da…
IK4-IDEKO
ALIANTZAK ETA LANKIDETZAK
Ideko-IK4k hainbat sare eta aliantzatan parte hartzen du bere espezializazio arloen garapen zientifiko eta teknologikorako. Horrenbestez, gure bezeroei eskaintza teknologikorik osatuena eskainiko diegula segurtatzen dugu, gure ahalmenetatik harantzago, sareko lanarekin konprometituta.
Horietatik guztietatik nabarmentzen da IK4 aliantza, eta bertan zazpi euskal zentro teknologikorekin lan egiten dugu: Ceit, Cidetec, Gaiker, Ikerlan, Lortek, Tekniker y Vicomtech.
Aliantza horren bitartez, baliabideak bateratzen ditugu, bikaintasun zientifiko-teknologikoan maila handiagoak lortzeko eta enpresa sareari ezagutza transferitzeko helburuarekin.
Masa kritiko handi horrek esan nahi du IK4k 1.350 profesional baino gehiago elkartzen dituela, eta bere bezero pribatuen zorroan 1.500 enpresa daude, hau da, bateko eta besteko administrazioek ikerketa babesteko dituzten programetako erreferentea da.Aliantzak, 2010ean, I+G+b arloan, 94 milioi euro baino gehiagoko sarreren bolumen globala lortu zuen.
Pribatua eta independentea, IK4k erreferentziazko erakunde gisa kokatzea lortu du Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sisteman baita Europako ingurunean ere. Zeregin horretan garrantzitsua izan da bere ahalmenak merkatura orientatzea, eta hori bere baliabideak zortzi unitate zientifiko-teknologikotara bilduz lortu du: bioteknologia eta biomaterialak, mikro eta nanoteknologiak, ingurumena eta birziklapena, energia , industri kudeaketa eta ekoizpena, mekatronika, materialak eta prozesuak, eta informazio eta komunikazio teknologiak.



