Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
KONPOSITEEN LABORATEGIA

Puntako ekipamentua eta instalazioak gure bezeroen estrategia lehiakorraren onurarako.

KONPOSITEEN LABORATEGIA

Konpositezko piezen fabrikazio prozesuen automatizazioa:

Zeregina konpositezko piezen fabrikazio prozesuak aztertzea eta hobetzea da, gaur egun eskuz egiten diren hainbat eragiketa automatizatu ahal izateko makinak eta dispositiboak fabrikatzeko.

Halaber, konpositeak hainbat sektore eta aplikaziotan sartzen laguntzea, horietan, dituzten arazo produktiboengatik, gaur egun desegokitzat edo ezinezkotzat jotzen baitira.

Horretarako, 100 m2-ko espazio itxi bat prestatu dugu, materialen prozesaketaren ikerketarako, tartean diren teknologiak eta eragiketak barne harturik: material lehorra edo aurreinpregnatua hainbat formatu eta ehunetan jartzea, eta zenbait teknikaren bidezko inpregnazioa, horien artean ebakitzea, itsastea eta ontzea, guztia ala guztia fabrikazioko prozesuak eta piezak ikuskatzeko eta egiaztatzeko tekniken gainean bermatuta.

Helburu horrekin, inbertsioak egin ditugu infusio, moldeatze eta ontze prozesuaren saiakuntzarako ekipamenduak erosteko, amaierako pieza ikuskatzeko ekipamenduak eta prozesua simulatzeko sistemak, eta espazio bat prestatu dugu jada garapen fasean dauden erakusgailuen prototipoak kokatzeko, izan ere, horiek laborategian probatu eta gero, oinarria izango dira industri dispositiboak garatzeko.

laboratorio composites
laboratorio composites
laboratorio composites
laboratorio composites
laboratorio composites
laboratorio composites

EKIPAMENDUA

  1. Material konposatuak inpregnatu eta ontzeko sistema propioa.
  2. 600mm arteko zabalerako zuntzak jartzeko prototipoa.
  3. Epoxi/poliester erretxinak injektatzeko ekipamendua (Composite Integration, Ciject Two).
  4. Uhin intentsitate eta luzera desberdina duten UV lanparak material konposatuak ontzeko.
  5. Ontze gradua monitorizatzeko ekipamendua azterketa dielektrikotik (DEA) abiatuta
  6. Kontramolde gardendun berogailurako moldeak plaka lauak edo prototipo-piezak eskuratzeko, zuntz eta erretxinak pieza errealean balioztatzeko.
  7. Berogailuarako molde deformagarriak zurruntzaileak fabrikatzeko.
  8. Ultrasoinu eta infragorrien bidez karbono-zuntzak itsasteko ekipamenduak.
  9. Ebaketa-ultrasoinuen bidez zuntz desberdinak (beira, karbonoa eta naturalak) ebakitzeko ekipamendua.
  10. Material konposatuak prozesatu eta ezaugarritzeko labeak.
  11. Infusio, moldeatu eta ontze prozesuen entsegurako ekipamenduak, amaierako pieza ikuskatzeko ekipamenduak.

PROIEKTUAK

BESTE LABORATEGIAK

PROTOTIPOEN TAILERRA

PROTOTIPOEN TAILERRA

IKUSI+
Gehiago ikusi
ULTRADOITASUNEZKO METROLOGIAREN LABORATEGIA

ULTRADOITASUNEZKO METROLOGIAREN LABORATEGIA

IKUSI+
Gehiago ikusi
NEURKETA SISTEMEN LABORATEGIA

NEURKETA SISTEMEN LABORATEGIA

IKUSI+
Gehiago ikusi
 PRESTAZIO HANDIKO DINAMIKA LABORATEGIA

PRESTAZIO HANDIKO DINAMIKA LABORATEGIA

IKUSI+
Gehiago ikusi
LASER LABORATEGIA

LASER LABORATEGIA

IKUSI+
Gehiago ikusi
ULTRADOITASUNEZKO MAKINA ETA PROZESUAK

ULTRADOITASUNEZKO MAKINA ETA PROZESUAK

IKUSI+
Gehiago ikusi
CNC ETA FABRIKA DIGITALEKO LABORATEGIA

CNC ETA FABRIKA DIGITALEKO LABORATEGIA

IKUSI+
Gehiago ikusi
OSAGAIEN SAIAKUNTZARAKO LABORATEGIA

OSAGAIEN SAIAKUNTZARAKO LABORATEGIA

IKUSI+
Gehiago ikusi