Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
DISEINU ETA DOITASUNEKO INGENIARITZA

7 ikerketa lerro, industria eta produkzio teknologia espezializazioan gakoak.

Prestazio handiko produktuen diseinua eta garapena

diseño ingenieria precision
diseño ingenieria precision
Sistema de inspección y medida

Diseinua eta Doitasun-Ingeniaritzan espezializatutako ikerketa lerroa arduratzen da prototipo, mekanismo, egitura eta osagaien modelatu eta simulazioaren garapenaz, eta baita makina-erremintako energía kontsumoen analisiaz ere.

Horretaz gain, lerroko ikertzaileak arduratzen dira doitasunarekin zerikusia duten ekipamentuen portaerari buruzko ikerketak egiteaz, bereziki ondorio termikoen eta errore geometrikoen ingurukoak. Lan hori gauzatzen dute makinaren konpentsazioaren, dinamika altuko doitasun sistemen garapenaren eta kalibrazio ekipoen behaketa esperimentaletik abiatuta.

Departamentuak, gainera, kalibraketa bolumetrikorako konpentsazio modeluen doikuntzak, lubrifikazio hidroestatiko eta hidrodinamikoak eta makinen bizitza-zikloen eta efizientzia ekologikoaren analisiak egiten ditu.

Diseinua eta Doitasun-Ingeniaritzako talde teknikoa arduratzen da doitasuneko piezak fabrikatzeko makina, sistema eta prozesuen garapenaz.

Zehazki, honako eremuak lantzen dira: amarradura sistemak, manipulazio eta fabrikazio prozesuak eta ultra-doitasuneko dispositiboen eta errore bolumetriko zein termikoen konpentsaziorako sistemen diseinu eta garapena. Jarduera-eremu horiek guztiak zuzenduta daude ultra doitasuneko mailak eskuratzera.

Ikerketa-lerro honetako ikertzaileen metodologia eta ezagutzei esker garatu dira makina berrien balidazio geometriko eta funtzionala laguntzeko doitasun handiko fabrikazio-teknologiak. Hainbat prototipo ekoiztu dira, nazio zein nazioarte mailan mugarri bilakatu direnak.

Diseinua eta Doitasun-Ingeniaritzako lerroak lana egiten du mekanismoen kontzeptu berriekin loturiko ikerketa proiektuetan, zeinetan doitasunak funtsezko garrantzia hartzen duen. Diseinuaren ziklo osoa hartzen du kontutan, barnean hartuz espezifikazioen definizioaren fasea, mekanismoen eta beraien arkitekturaren kontzeptualizazioa, portaeren diseinu eta simulazioa kalkulu estatiko, dinamiko, termiko eta multifisikoekin, eta azkenik, prototipatze eta ezaugarritze esperimentalaren fasea.

Doitasunaren hobekuntzako eremu esperimentalean, lana egiten da makinen portaera termikoaren iragarpen eta konpentsazio modeluetan, jatorri geometriko eta grabitazionala duen kalibrazio bolumetrikoa gehituz.

ESKAINTZAK

Doitasun handiko mekanismo eta makinen diseinurako teknologia eta soluzioen garapena.

Makinen eta osagaien kontzeptu aurreratuak:

    • Era guztietako sistemen portaeren simulazio mekaniko eta termiko aurreratuak.

    • Makinen ekodiseinua

      .