Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
DINAMIKA ETA KONTROLA

7 ikerketa lerro, industria eta produkzio teknologia espezializazioan gakoak.

Makina eta prozesuen portaera dinamikoaren ezaugarritzea eta optimizazioa

control comportamiento dinamico
control comportamiento dinamico
control comportamiento dinamico
control comportamiento dinamico

Dinamika eta Kontroleko ikerketa lerroaren erronka da industriako makinetan dauden bibrazio arazoak konpontzea bi ikuspegi desberdin eta osagarritatik; alde batetik, makina eta eragingailuen diseinu mekanikoa, eta, bestetik, industriako makina mota guztietan hainbat mekanizazio prozesutan txatterra eta bibrazioak diagnostikatzea eta ondoren arazo horietarako guk geuk garatutako soluzioak inplementatzea.

Dinamika eta Kontrola ikerketa lerroan ikerketa maila handia dago; izan ere, ondo prestatuta dauden eta nazioarteko zientzia eta teknologiaren munduan oso ezagunak diren pertsonek osatutako diziplina anitzeko lantaldea dauka.

ESKAINTZAK

Makinen Portaera Dinamikorako Soluzioak Ezaugarritu, Modelizatu eta Diseinatzeko teknologien garapena.

Bibrazio autoeszitatuak: Mekanizazio prozesuetako chatter fenomenoaren eta fenomeno horrek makinaren dinamikarekin duen erlazioaren gaineko ezagutza teoriko eta esperimentala.

Moteltzea makina egituretan.

Kontrol algoritmo aurreratuak bibrazio autoeszitatuak eta behartuak ezabatzeko.

Simulazio mekatronikoa.

ARRAKASTA KASUAK

Moteltze sistema aktiboa

Gehiago ikusi

PUBLIKAZIOAK