Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
NOR GARA

Industri fabrikazio eta produkziorako teknologietan espezializatutako zentro teknologikoa gara.

IK4-IDEKO ZENTRO TEKNOLOGIKOA

Industri fabrikazio eta produkziorako teknologietan espezializatutako zentro teknologikoa gara, IK4 Aliantza Teknologikoan integratua.

Gure jardueran sartzen dira aukerak identifikatzea eta aztertzea, produktu, negozio lerro eta produkzio prozesuak diseinatzea eta garatzea, eta arazoak konpontzea, hainbat zerbitzu teknologiko eskainiz, horien artean aholkularitza teknikoa edo ekipamenduan oinarritutako zerbitzuak.

Gure ezaugarriak dira ikerketa lerroetan garatzen dugun bikaintasun zientifikoa, gure espezializazioa bultzatzera zuzenduta. Gure antolamendu eredu propioak diziplina arteko lanari laguntzen dio, eta bereziki zaintzen dugu langile taldearen kualifikazio eta garapen profesionala. Azken belaunaldiko instalazioak eta ekipamendua dauzkagu, eta lankidetza bidezko lanaren alde egiten dugu, nazioarteko erreferentziazko zentroekin dugun konexio sare zabal baten bitartez.

Gure jardueran sartzen dira bai industriako fabrikazio eta produkziorako teknologien ikerketa bai aukeren identifikazio eta azterketa, produktu, negozio lerro eta produkzio prozesuen diseinua eta garapena eta arazoen konponketa, hainbat zerbitzu teknologiko eskainiz, horien artean aholkularitza teknikoa edo ekipamenduan oinarritutako zerbitzuak.

Gure teknologia eta ikerketako zentroaren ezaugarria da bikaintasun zientifikoa, zein gure espezializazioa bultzatzera bideratuta ditugun 4 ikerketa taldeetan garatu baitugu.

Antolamendu eredu berezia dugu, zeinak diziplina arteko lana errazten baitu, eta bereziki zaintzen dugu gure langile taldearen kualifikazio eta garapen profesionala. Azken belaunaldiko instalazioak eta ekipoak dauzkagu, eta lankidetza bidezko lanaren alde egiten dugu, nazioartean fabrikazioaren eremuan erreferenteak diren zentroekin dugun konexio sare zabal baten bitartez

IK4 Aliantza teknologikoaren kideak gara, Europako eremu teknologikoan erreferentzia diren hainbat zentrorekin batera; horrenbestez, IK4-IDEKOn enpresei ezagutza zientifikoa eta teknologikoak transferitzen dihardugu, merkatuan duten lehiarako posizionamendua hobetzen laguntzeko. Gure ikerketa lerroen bikaintasun zientifikoak eta laborategietan prozesu, ultradoitasunezko metrologia eta automatizazio aurreraturako ekipamenduetan egindako inbertsioek gure espezializazioa eta egiten dakiguna indartzen dute.

Industria zientifiko eta teknologikoan aplikagarri diren teknologia guztietan aurrera egiten jakin dugu, bai eta gure prozesuak maila ezin hobean posizionatzen ere, bai industriako fabrikaziorako guk geuk ditugun teknologikoekin egindako prozesuak bai industriako produkziorako teknologiekin egindakoak.

IK4-IDEKO zentro teknologikoan soluzio teknologikoak ematen dizkiegu enpresei, ukitu berritzailearekin eta bereizgarriarekin, posizionamendu hobea eta merkatuan lehiatzeko maila handiagoa edukitzea ahalbidetuta. Horregatik, berrikuntza plan estrategikoak definitzen eta garatzen laguntzen dugu, gure berrikuntza estrategikoko lantaldearen bitartez, sektorean bakarrak diren metodologiak eta tresnak ezarriz.

Industriako fabrikazioan eta produkzioan egiten ditugun ikerketen garapen eraginkorrari esker, hainbat Administrazio Publikok ondorio guztietarako Zentro Teknologikotzat egiaztatzen gaituzten erregistroak eman dizkiote IK4-IDEKOri.

30 URTEKO HISTORIA

ANTOLAKUNTZA

ZUZENDARITZA OROKORRA
BERRIKUNTZA ETA USTIAPEN TEKNOLOGIKOAREN DEPARTAMENTUA
  • Gure bezeroen egungo eta etorkizuneko beharren analisia
  • Aukeren identifikazioa
  • Gure ikerketa jardueraren emaitzen eraldaketa balio eta alde lehiakorrean
ANTOLAKUNTZA ETA GARAPEN DEPARTAMENTUA
  • Gure aktibo nagusien kudeaketa, pertsonak
  • Talentuaren atzemate eta sorkuntza
  • Garapen profesionala
  • Formakuntza planak
  • Laguntza administratiboa

IK4-IDEKO ZIFRATAN


SARRERAK

0

Milioi euro 2016-an
SARRERAK PROIEKTUKA
Sarrerak kontratupean Ikerketako sarrerak
SARREREN JATORRIA
Kontratupean Foru aldundia Madril Eusko Jaurlaritza Europa

PERTSONAK

0

Pertsonak IK4-IDEKO-ko plantillan

0

Dokoreak

0

Doktore Tesiak abian
KUALIFIKAZIOA
Goi mailako titulatuak Erdi mailako titulatuak Beste batzuk

PATENTEAK

0

Patenteak
 

0

Europar Proiektuak

0

Urte Europar proiektuak koordinatzen

0

Proiektu IK4-IDEKO-k koordinatua