Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
IKERKETA ALORREAN DITUGUN ERRONKAK

Industri fabrikazio eta produkziorako teknologietan espezializatutako zentro teknologikoa gara.

IKERKETA ALORREAN DITUGUN ERRONKAK

Industriarekin dugun erronka eta konpromiso nagusia da industriako fabrikazioarekin eta ekoizpenarekin lotura duten ezagutza zientifikoak eta teknologikoak sortzea eta transferitzea, enpresei berritzaile eta desberdinak diren soluzio teknologikoak emateko eta merkatuan posizionamendua hobetzen eta lehiakorragoak izaten laguntzeko.

Helburu horiek lortzeko, enpresen ekoizpen eta lehia ahalmenak hobetzen ditugu eta teknologia berriak sortu, geureganatu eta garatzen ditugu, horiekin balioa sortu eta sektore pribatuak gaur egun dituen erronkei eta etorkizunean izango dituztenei erantzuteko.

Merkatuan lehiatze posizio hobean egotera iristeko funtsezkoa da berrikuntzak ekoizpen bitartekoetan, produktuetan eta zerbitzuetan sartzeko babesa eta laguntza izatea, eta horretan dihardugu, prozesu eta merkatu berriak garatuz eta produktuak dibertsifikatuz.

IK4-IDEKOn bereizitako 4 ikerketa eremu ditugu: Dinamika eta Kontrola, Diseinua eta doitasunezko ingeniaritza, IKTak eta Automatizazioa, eta Fabrikazio Prozesuak.

Gure ikerketa lerroen bitartez, gure bezeroen oraingo eta etorkizuneko beharrak aztertzen ditugu, aukerak identifikatzen ditugu eta ikerketa jardueraren emaitzak balio eta diferentzia lehiakorra bihurtzen ditugu.

Ezagutza berriak geureganatu, garatu eta sortzen ditugu, industriak gaur egun dituen erronkei eta etorkizunean izango dituenei erantzuteko balio izango duten ezagutzak.

Hiru hamarkada daramatzagu industriako fabrikazioaren eta ekoizpenaren alorrean ikerketak egiten eta teknologiak garatzen. Gure jardueraren baitan sartzen da aukeren identifikazioa eta analisia, eta produktuen, negozio lerroen eta ekoizpen prozesuen diseinua eta garapena. Espezializazio handia dugu, baita ere, arazoak konpontzen, aholkularitza teknikoaren moduko zerbitzu teknologikoak eskainiz edo ekipamenduan oinarritutako zerbitzuak eskainiz.

Gure bezeroen leialtasunak, nazioarteko proiektuetan dugun presentziak eta gure langileek osatutako lantaldearen ospe ezagunak industriako fabrikaziorako eta ekoizpenerako teknologietan erreferente garela bermatzen dute.

DITAS

IKUSI+

Soluzio adimendunak datuetan oinarritutako aplikazioen garapena optimizatzeko

Gehiago ikusi

COROMA

IKUSI+

Kognitiboki hobetutako robotak metalezko piezak eta material konposatuak era malguan fabrikatzeko

Gehiago ikusi

ForZDM

IKUSI+

Zero Akatsdun Fabrikazioko (ZDM) soluzio integratua balio erantsi handiko etapa anitzeko fabrikazio sistementzat

Gehiago ikusi

WHEELWATCHER

IKUSI+

Gurpilak neurtzeko sistema aurreratua tren-sektorearen errentagarritasun handiagoa lortzeko

Gehiago ikusi

ZAero

IKUSI+

Konpositezko piezak akatsik gabe fabrikatzea industria aeronautikoan

Gehiago ikusi

OPTIMISED

IKUSI+

Lantokian erabaki azkar eta fidagarriak hartzeko simulazio eta monitorizazioa denbora errealean

Gehiago ikusi

MC-SUITE

IKUSI+

Tresna aurreratuen belaunaldi berriaren garapena

Gehiago ikusi

MM TECH

IKUSI+

Etorkizunaren industria aeroespazialerako material arinak

Gehiago ikusi

SYMBIO-TIC

IKUSI+

Pertsonen eta roboten arteko elkarlanerako ingurune seguruagoak eta eraginkorragoak

Gehiago ikusi

FOCUS

IKUSI+

Negozio eredu berrien azterketa eta bideragarritasunean lagunduko duen metodologia

Gehiago ikusi