ESKATU INFORMAZIOA

 
PROIEKTUAK

Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.

ZAero

Konpositezko piezak akatsik gabe fabrikatzea industria aeronautikoan

ZAero

Industria aeronautikoan oso maila handia lortu behar da kalitate estandarretan karbono zuntzez eginiko piezen fabrikazioan. Horri ematen zaion konponbidea da, prozesuari amaieran azterketa bat egitea eta akatsak dituzten piezak birprozesatzea. Gainera, “in situ” azterketa bisuala erabiltzen da kalitate-kontrola egiteko, eta horrek produktibitate galera handia eragiten du lay up-ean, eta botila-lepo bilakatu da karbono zuntzezko piezen fabrikazioan. ZAero proiektuaren egitasmoa da arazo horiei soluzioa aurkitzea funtsezko prozesuetan txertatuta joango diren kalitate kontrolerako metodoak garatuz: lay-up automatikoa (zuntz lehorra lagatzea eta ADMP– Automated Dry Material Placement) eta ontzea.

ORRIRA JOAN
 

ERRONKA

Zero akasdun fabrikazioa funtsezko gaia izan da beti industria aeroespazialean, segurtasun arloan dituen eskakizun zorrotzen ondorioz. Gaur egun hori kalitate kontrol zorrotz bati esker lortzen da, prozesuaren amaieran egiten dena X izpien, ultrasoinuen edo ikuskatze bisualaren bidez. Aeronautikarako gama altuko osagarrien fabrikazioak dituen kostuen %25 loturik dago bai kalitatea bera eta baita prozesu amaieran akatsak kudeatzearekin. Proiektuaren helburua da garatzea, bai metodo bat txertatutako kalitate kontrolerako eta, baita erabakiak hartzeko euskarri-sistema bat ere, biak ere karbono zuntzezko piezen produkziorako.

 

EMAITZA

ZAeron garatutako metodo eta sistemak ezarriko balira A320neoaren hegalen konpositezko estalduren serieko produkzioan, 150 miloi euro aurreztuko lirateke urtean. Gainera, irtenbidea aurkituko lieke kalitate kontrolak, bereziki bisualak, produkzioaren hazkundeak eraginda konpondu ezin dituen arazoei. “In situ” diren ikuskapen bisualeko prozesu horiek produktibitatea %30-50 gutxitu duten botila-lepo bilakatu dira.

KIDEAK

Proiektuak 7 entitateen laguntza jaso du

ERAKUNDE FINANTZATZAILEA

PROIEKTU ERLAZIONATUAK

ForZDM

IKUSI +

Zero Akatsdun Fabrikazioko (ZDM) soluzio integratua balio erantsi handiko etapa anitzeko fabrikazio sistementzat

Gehiago ikusi