Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
PROIEKTUAK

Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.

TRANSPARENCY

Diseinuak lankidetzan egiteko metodo baten garapena makina-erreminta pertsonalizatuak lortzeko

TRANSPARENCY

TRANSPARENCY proiektua, zeina zati batean Europar Batasunaren VII. Esparru Programak finantzatu den, Fraunhofer IPA zentro teknologiko alemaniarrak gidatu du eta makina-erreminta europarren sektorera zuzenduta dago batez ere, izan ere, krisi finantzarioa eta Asiaren lehiakortasun gogorra behartzen ari dira negozio eredu berriak hartzera eta balio erantsi handiko produktu pertsonalizatuen bitartez bereiztera.

ORRIRA JOAN
 

ERRONKA

ERRONKA:
Proiektuaren helburu nagusia da lankidetzan oinarritutako diseinua garatzea, makinaren bizitza ziklo osoan zehar makinaren fabrikatzaile, erosle eta hornitzaile sarearen arteko ezagutzaren elkartrukea egiteko (“knowledge-based collaboration”), bai ingeniaritza arloan, diseinuan, fabrikazioan, puntuan jartzeko orduan, erabileran, salerosketa prozesuan, baita birziklatzerakoan ere. Horrek, batetik, makinaren diseinu iraunkorra egitea ahalbidetzen du, eta, bestetik, makina-erreminta konplexu, pertsonalizatu eta optimizatuak garatzea.
IDEKO-IK4k diseinua elkarrekin egiterakoan erabiliko den metodologiaren definizio kontzeptuala egingo du, bai eta erakusketetan erabiliko den makinaren ereduaren definizio kontzeptuala ere.
IDEKO-IK4k proiektuan duen zeregina Diseinu eta Doitasuneko Ingeniaritza lerroak garatzen dituen jarduerekin bat dator erabat. Lerro hori da zentro teknologikoak bere jarduera egituratzeko dituen 8 ikerketa lerroetako bat.

 

EMAITZA

Lankidetzan oinarritutako diseinuaren prozesuan hobekuntzak egiteaz gain, eta diseinu eta eragiketa faseen arteko ezagutza trukean sakontzeaz gain, makinaren bizitza zikloak izango duen kostea aurreikusteko metodologia garatu da TRANSPARENCY proiektuaren markoan. Metodologia honetan mantentze lanetako eragiketekin, makinak martxan jartzearekin eta produktibitate optimoarekin zerikusia duten alderdiak lantzen dira.

Diseinuak lankidetzan egiteko metodo berri hau Kodiseinuko Ingurune banatu batean inplementatzen da (“Co-Design Environment (CDE)”), zeina teknologia semantikoaren bidezko konektibitate aplikazioetan oinarritzen den ( “semantic middle-ware”). Lehen estrategia gisa, ingurune horrek proiektuaren asmoetarako egituratutako web interfaze bat ahalbidetzen du, eta ingurune horretan proiektuaren informazio unitate guztiak integratzen dira modu solidarioan. Kodiseinuko inguruneak hiru zati bereiziak ditu: Lehen zatian eroslearen hasierako baldintzak definitzen dira; bigarren zatian, makinen diseinurako alternatib kopuru mugagabea sortzen da makinaren arkitekturak, osagai motak, osagaien erreferentziak edota diseinu zehaztapenak aldatuz; eta azkenik, hirugarren zatia, non alternatiba bakoitza aztertzen den definitutako baldintza funtzionalekin alderatuta, esaterako kostuarekin (LCC), ingurumeneko inpaktuarekin (LCA), efizientzia operazionalarekin (OEE).

KIDEAK

Proiektuak 12 entitateen laguntza jaso du