Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
PROIEKTUAK

Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.

MM TECH

Etorkizunaren industria aeroespazialerako material arinak

MM TECH

MMTech proiektu europar bat da eta bere helburua da gamma-TiAl aleaziozko osagaie fabrikaziorako metodo eta teknologia berriak garatzea; izan ere, aleazio mota horrek ahalmen handia dauka industria aeroespazialerako, dentsitate txikia eta propietate mekaniko ugari dituelako, baita tenperatura altuetan ere. Zentroaren lana izango da fabrikazio aurreratuko teknologiak aleazio horien mekanizatzeko prozesuetan aplikatzea, teknologia horietan erreferentea baita. Zehazki, aleazio horien mekanizaziorako erabiltzen diren makina eta tresnen portaera dinamikoa hobetzeaz arduratzen da, bai eta bibrazioak aktiboki eta pasiboki moteltzeaz ere. IK4-IDEKOk proiektu honi egiten dion ekarpena funtsezkoa da; fabrikazio aurreratuko tekniken gainean ezagutzen duena eskaintzen du landutako piezen mekanizazio prozesurako. Horizon 2020 programaren baitan kokatzen da proiektua.

ORRIRA JOAN
 

ERRONKA

Proiektuaren helburua da y-TiAl aleazioak (titanio aluminiuro gamma) fabrikatzeko prozesua optimizatu eta erraztea, orain arte konplexua eta garestia baita.
Erronka teknologikorik nagusiak dira y-TiAl aleazioa fabrikatzeko kate osoa optimizatzea sinterizazio prozedura homogeneizatuz; fabrikazio gehigarriko prozesu baten garapena; eta mekanizazio prozesua arintzea fabrikazio aurreratuko teknologien bitartez.

EMAITZA

Proiektu honen bitartez y –TiAl aleaziozko pieza aeronautikoen mekanizaziorako behar den ezagutza sortuko da, izan ere, aleazio mota hori oso zaila da mekanizatzen eta teknikoki eskakizun zorrotzeko soluzioak garatu beharko dira. Soluzio horiek aeronautikan erabiltzen diren beste material errazago batzuetan ere aplikatu ahal izango dira.
Zentro teknologikoak, gainera, bibrazioak aktiboki eta pasiboki moteltzeko gailu bereziak garatuko ditu mekanizazioa errazteko.

KIDEAK

Proiektuak 13 entitateen laguntza jaso du

PROIEKTU ERLAZIONATUAK

MC-SUITE

IKUSI +

Tresna aurreratuen belaunaldi berriaren garapena

Gehiago ikusi

EASE-R3

IKUSI +

Estrategia Berritzaileak Fabrikazio Sistemak Berritzeko eta Konpontzeko.

Gehiago ikusi

HIPPOCAMP

IKUSI +

Moteltze gaitasun handia duen zurruntasun handiko material berria

Gehiago ikusi

DYNEXPERTS

IKUSI +

Mekanizazio prozesuetan chaterra txikitzeko motelgailu auto-sintonizagarria

Gehiago ikusi

POPJIM

IKUSI +

Plug-and-Produce osagaiak kontrol moldatzailerako

Gehiago ikusi

Acceleration Feedback

IKUSI +

Acceleration Feedback in the SV6000

Gehiago ikusi