Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
PROIEKTUAK

Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.

HIPPOCAMP

Moteltze gaitasun handia duen zurruntasun handiko material berria

HIPPOCAMP

Europako industriaren lehiakortasunerako estrategikoak diren sektoreetan, esaterako aeroespazialean, automobilgintzan eta makina-erremintarenean, material aurreratuen erabilera mugatuta dago ekonomikoki efizienteak den eta ingurumenean arrastorik uzten ez duen prozesurik ez dagoelako nanoosagai eskalagarriak fabrikatzeko. Testuinguru honetan, Europar Batasunak Hippocamp proiektua bultzatu du, nanoosagaien ekoizpen industrialerako prozesu berritzailea garatzeko helburuarekin. Nanoosagai horiek bibrazioak moteldu lituzkete eta sektore horietan erabilitako pieza estrukturalak indartu eta beraien propietate funtzionalak hobetuko lituzkete.

ORRIRA JOAN
 

ERRONKA

Elgoibarko zentroak bibrazioen kontrolari buruzko datuak ematen ditu, eta chatterraren arazoak konpontzen, frekuentzia naturalen kalkuluan, mekanizazio egonkorrean, informazio sentsorialaren prozesamenduan eta osagaiek material nanokonposatua gehitu ondoren duten portaera dinamikoaren analisian dihardu.
Gainera, emaitzen ustiapenekin eta hedapenarekin lotura duten lan sorta ere gidatzen du.

EMAITZA

Ekimena, bereziki, automobilgintzaren eta makina-erreminten sektoreetan izan ohi diren bibrazioak murriztera bideratuta dago. Baina eremu aeroespazialean ere bada aplikagarria, izan ere, hegazkinetako turbina alabeetan tentsio dinamikoen ondorioz gertatzen diren matxurak gutxitzeko ere balio dezake.
Proiektuak bilatzen dun material hauen erabilera sustatzea kostu igoera esanguratsurik gabe, eta planteatzen du lehengaien erabilera murriztea eta %20 energia gutxiago kontsumitzea prozesamenduan, fabrikazioan eta desegite fasean.
Horrela, IK4-IDEKOk hauen analisi dinamikoa egingo du: Mircona enpresa suediarrak garatutako ebaketa erreminta bat; Lantier etxe gipuzkoarraren doktore lamina bat; Soraluce makina-erreminten euskal fabrikatzailearen fresatzeko kaina bat; eta Diad Group enpresa italiarraren turbina alabe bat.

KIDEAK

Proiektuak 10 entitateen laguntza jaso du

PROIEKTU ERLAZIONATUAK

EASE-R3

IKUSI +

Estrategia Berritzaileak Fabrikazio Sistemak Berritzeko eta Konpontzeko.

Gehiago ikusi

FOCUS

IKUSI +

Negozio eredu berrien azterketa eta bideragarritasunean lagunduko duen metodologia

Gehiago ikusi

DYNEXPERTS

IKUSI +

Mekanizazio prozesuetan chaterra txikitzeko motelgailu auto-sintonizagarria

Gehiago ikusi

AXLEINSPECT

IKUSI +

Trenetako ardatzak ikuskatzeko sistema berriak

Gehiago ikusi

M4-FUTURE

IKUSI +

MONDRAGONen berrikuntza eredu korporatiboa

Gehiago ikusi

ATHENEA

IKUSI +

Datu bolumen handiak atzitzeko eta tratatzeko plataforma integrala garatzea erabaki estrategikoak hartzen laguntzeko

Gehiago ikusi

MC-SUITE

IKUSI +

Tresna aurreratuen belaunaldi berriaren garapena

Gehiago ikusi

MM TECH

IKUSI +

Etorkizunaren industria aeroespazialerako material arinak

Gehiago ikusi

POPJIM

IKUSI +

Plug-and-Produce osagaiak kontrol moldatzailerako

Gehiago ikusi

Acceleration Feedback

IKUSI +

Acceleration Feedback in the SV6000

Gehiago ikusi