Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
PROIEKTUAK

Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.

ForZDM

Zero Akatsdun Fabrikazioko (ZDM) soluzio integratua balio erantsi handiko etapa anitzeko fabrikazio sistementzat

ForZDM

Fabrikazioaren mundu-agertokiak etengabe sortzen ditu erronka berriak ekoizpen-sistemen moldakortasunean. Gero eta aldakorragoak diren tokiko ekonomiak, produktuen bizitza-ziklo gero eta laburragoak eta produktuen pertsonalizazio maila handiagoak behar dituzte eskaera berri horiei guztiei beren oinarrizko funtzio guztietan erantzungo dieten produkzio-sistemak, kalitatearen eta ekoizpenaren kontrola barne. ForZDM-k Zero Akatsdun metodologia berritzaile bat garatuko du akats kopurua murriztu eta produkzioa optimizatzeko.
Proiektua 4ZDMko clusterraren barruan dago.

ORRIRA JOAN
 

ERRONKA

Produkzio-enpresek aurre egin behar diote gero eta konplexuagoak diren kalitate handiko produktuak fabrikatzeko erronkari, baliabideen erabilera eta xahubide mugatuarekin. Zero Akatsdun Fabrikazioa (ZDM) paradigma berri bat da, Seis-Sigmaren proposamen tradizionaletatik haratago joatera zuzenduta dagoena. ForZDM proiektuaren helburua da tresnak garatu eta frogatzea ZDM soluzioak industrian azkar ezartzen lagunduko dutenak, eta etapa anitzeko produkzio sistemak diseinatzea, sendo eta lehiakorragoak izango direnak.

 

EMAITZA

ForZDM metodologiak prozesu bakarraren egungo mugak zabaldu egiten ditu produkzio linea bakarraren ikuspegira, zeinek akatsak kontrastatzeko aukera ahalbidetuko duen horiek gertatu baino lehen, gertatzen diren unean eta baita gertatu ondoren ere, honakoen bitartez: diagnostikoa, prebentzioko eta zuzenketako mekanismoak, denbora errealeko kontrol ekintzen bidez aplikatzen direnak, epe ertain eta luzera.

KIDEAK

Proiektuak 13 entitateen laguntza jaso du

PROIEKTU ERLAZIONATUAK

OPTIMISED

IKUSI +

Lantokian erabaki azkar eta fidagarriak hartzeko simulazio eta monitorizazioa denbora errealean

Gehiago ikusi

FOCUS

IKUSI +

Negozio eredu berrien azterketa eta bideragarritasunean lagunduko duen metodologia

Gehiago ikusi