Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
PROIEKTUAK

Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.

ECOFAB

Prozesu eko-efiziente berriak Euskadiko sektore estrategiko industrialentzat

ECOFAB

ETORGAI Eusko Jaurlaritza, 2012-2014 Europako ingurumen legeria eta gizarteak kontzientzia handiagoa edukitzea gizarteko agenteak bultzatzen ari dira gizartea iraunkorragoaren alde egitera, eta horretan industriak zeregin garrantzitsua dauka. Enpresek eta, oro har, euskal gizarteak iraunkortasunarekiko konpromiso hori bermatzen dute, eta Eusko Jaurlaritzak apustu sendoa egiten du horren alde, EcoEuskadi 2020 estrategian egituratuta. Euskal ekonomia lehiakorra da eta industri ekoizpenean oinarritzen da, sektore hori izanik Euskal Herriko BPGd-aren %30aren eragilea. BPGd-aren %13ª, ordea, metalaren sektoreari dagokio, non pisu nagusia galdaketa, forja eta estanpazio eta mekanizazioaren sektoreari dagokion. Sektore horiek ez dute baliabide askorik behar eta hondakin eta igorpen ugari sortarazten dute; beraz, oso enpresa sentikorrak dira ingurumeneko araudi berriekin, eta aldi berean haien errentagarritasuna kaltetuta gertatzen da.

 

ERRONKA

ECOFAB proiektuaren helburua da Euskadiko metalurgia sektoreko enpresak enpresa eko-eraginkor gisa kokatzea. Horretarako, fundizio, forjaketa eta mekanizazio industrien ingurumen eta produkzioko beharrizanetara egokituko diren erreminta, metodo, ekipo eta prozesuak sortuko dira. Proiektua 4 jardute ardatzetan banatzen da: (1) modelizazio eko-eraginkorra eta prozesuen jasangarritasuna, (2) prozesuen parametroen monitorizazioa, (3) produkzio bitartekoen eko-diseinua eta (4) eraginkortasuna eta energia aurreztea.

EMAITZA

ECOFABen emaitza orokor gisa, enpresa erabiltzaileek beren prozesu eta planten efizientzia hobetuko dute, prozesuaren beraren aldagaiak monitorizatuz eta egoki doituz. Bestalde, ekipoen fabrikatzaileek beren produktuen ekoefizientzia eta lehiakortasuna areagotuko dute, prozesuen ereduak sortuz ezagutza hobetuta, ekodiseinuko jarduerak eginda, prozesuetan eficiente izanda eta energia aurreztuta.

KIDEAK

Proiektuak 13 entitateen laguntza jaso du

PROIEKTU ERLAZIONATUAK

INTEFIX

IKUSI +

Neurri handiko osagai estrukturaletako distortsioak ezabatzea

Gehiago ikusi

EFIMEC

IKUSI +

Makina eta prozesu efizienteak eskulangintzako prozesuetan ingurumeneko inpaktua minimizatzeko

Gehiago ikusi

MC-SUITE

IKUSI +

Tresna aurreratuen belaunaldi berriaren garapena

Gehiago ikusi

EASE-R3

IKUSI +

Estrategia Berritzaileak Fabrikazio Sistemak Berritzeko eta Konpontzeko.

Gehiago ikusi

AXLEINSPECT

IKUSI +

Trenetako ardatzak ikuskatzeko sistema berriak

Gehiago ikusi