ESKATU INFORMAZIOA

 
PROIEKTUAK

Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.

DITAS

Soluzio adimendunak datuetan oinarritutako aplikazioen garapena optimizatzeko

DITAS

Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak eguneroko eremuetan erabiltzeak, hala nola merkataritzan, garraioan, industriako fabrikazioan, ekoizpen lerro adimendunetan, e-Osasunean, laguntza sanitario informatizatuan edo auto autonomoen sektorean, eskatzen du datu kopuru handiak azkar, seguru eta eraginkortasunez prozesatzeko eta kudeatzeko gai diren soluzio berriak garatzea.

Testuinguru horretan garatzen da DITAS proiektu europarra, IK4-IDEKO Fabrikazio Aurreratuan espezializatuta dagoen euskal zentro teknologikoaren partaidetzarekin garatzen ari den ekimena, alegia.

Web orrira joan
 

ERRONKA

Datuen erabilera intentsiboko aplikazioen garapenean espezializatuta dauden enpresak izango dira DITAS soluzioaren onuradun nagusiak, software aske gisa banatuko baita. Proiektuaren emaitzak soilik aplikazioaren alderdi logikoetan zentratzea ahalbidetuko die garatzaileei. Hau da, datuak nola, noiz eta non gorde aztertu ahal izango dute, gai horietan zentratuta, eta datu horiek aurkitzea, prozesatze eta entregatzea, berriz, DITASen gauzatze ingurunearen esku utziko dira.

DITASen asmatutako sistema datu birtualen biltegien eredu batean oinarrituko da. Virtual Data Containers izena du biltegi horrek, eta aplikazioak ondo funtzionatzeko eta datuen ustiaketan zentratu ahal izateko beharrezkoak izango dituzten datuak definitzen lagunduko die garatzaileei, frameworkaren esku utzita datu horiek aurkitzea, prozesatzea eta entregatzea, aplikazioak datu horiek erabili ahal ditzan.

 

EMAITZA

Proiektuak aurreikusten du emaitzak 4.0 Industriaren sektorean eta osasun informatizatuaren alorrean (e-Osasuna) baliozkotzea; izan ere, bi alor horiek datuetan oinarritutako aplikazio adimendunen garapenaren premia dute, nahiz eta errendimenduari, kalitateari, segurtasunari, pribatutasunari, formatuari, jatorriari eta biltegiratzeari dagokienez betekizun desberdinak izan.
IK4-IDEKOk 4.0 Industriaren eszenatokia gidatuko du, erakusteko nola DITAS frameworka erabiliz cloud hornitzaileetan zein ekipoen instalazioetan bertan txertatuta dauden sentsoreek, eragingailuek eta makinek sortarazitako datuetan oinarritutako aplikazioak erraz garatu, hedatu eta mantendu daitezkeen.

KIDEAK

Proiektuan 8 erakundek parte hartzen dute

ERAKUNDE FINANTZATZAILEA

PROIEKTU ERLAZIONATUAK

OPTIMISED

IKUSI +

Lantokian erabaki azkar eta fidagarriak hartzeko simulazio eta monitorizazioa denbora errealean

Gehiago ikusi