Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
PROIEKTUAK

Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.

AXLEINSPECT

Trenetako ardatzak ikuskatzeko sistema berriak

AXLEINSPECT

Tren ardatzen egituraren osotasunak garrantzi handia dauka tren industriarako. Ardatzen hutsegitearekin zerikusi zuzena duten istripu batzuen ondorioz handitu egin dira ardatzen ikuskapenen eta mantentze lanen eskaerak. Gaur egun, saiakuntza ez suntsitzaileen eremuaren barruan ardatzak ikuskatzeko praktikarik ohikoenak dira ikusizko ikuskapena eta partikula magnetikoen bidezko ikuskapena. Halere, prozesu horietarako beharrezkoa izaten da bagoi eta tren makinen gurpilak eta ardatzen gainerako osagarriak (Koipe kutxak, errodamenduak, freno diskoak...) desmuntatzea, ikuskatu beharreko lekura errazago iristeko. Ardatzen osagai guztiak desmuntatzeko eragiketa luzea eta garestia da. Gainera, ebidentziak daude desmuntatze eta muntatze lan horiek etorkizunean fidagarritasun arazoak ekar ditzaketela ardatzarekin. Horrenbestez, eta segurtasunari eutsiz tren zerbitzuak ahalik eta gutxien eteko, tren operadoreek ikuskapen metodo sarri eta erregularrak behar dituzte, ikuskapena azkar egin ahal izateko ahalik eta desmuntatze lan gutxien eginez.

ORRIRA JOAN
 

ERRONKA

AxleInspect proiektuaren helburua da ikuskapen teknika berriak garatzea, teknologia elektromagnetikoetan eta phased array ultrasoinuetan oinarrituta, ardatz solidoak zein hutsak ikuskatzeko egokiak baitira. Ardatz solidoetarako, garatu beharreko ikuskapen teknikak pashed array ultrasoinu teknologietan oinarritu dira (barruko pitzadurak), ardatzaren mutur libretik sartuta desmuntatze prozesua kentzeko. Ardatz hutsetarako, berriz, garatu beharreko ikuskapen teknikak teknologia elektromagnetikoan oinarritu dira (azaleko pitzadurak), bai eta teknologia ultrasonikoan ere (barruko pitzadurak), ardatzaren barrutik bertatik sartuta.IK4-IDEKOk ikuskapen teknologia biak (elektromagnetikoa eta ultrasonikoa) erabiliko dituen prototipo baten diseinua egiteko ardura hartu du. Laborategian zein zerbitzuan (trenen mantentze lanetarako tailerrak) ebaluatu da prototipoa. Laborategiko ikuskapenak, bai ardatz hutsarenak zein ardatz solidoarenak, Idekon egin ziren eta ondoren Ingalaterran egin zen proba. Prototipoaren diseinua ez ezik, ikuskapenak egin, analizatu eta baloratzeko erabiliko den softwarearen diseinua ere egin du IK4-IDEKOk.

EMAITZA

Abiadura handiko trenek, esaterako, ardatz hutsak dituzte. Hori dela eta, ikertzaileek sentsore bereziak garatu behar izan zituzten piezaren barruko kalibrea eta kanpoko diametroa ikuskatzeko. Erronka hori aurrera eramateko, IK4-IDEKOn bi teknika konbinatu genituen: Ultrasoinuen teknika eta teknika elektromagnetikoa. Ultrasoinuek ardatzaren kanpoko azalera ikuskatzen uzten digute, eta teknologia elektromagnetikoak, berriz, barruko azalera. Datu horiek guztiak prozesatzeko software bakarra erabili genuen, hori ere IK4-IDEKOk berak garatutakoa eta proiektuan garatutako bi soluzioen ikuskapenetan jasotako datuak bildu, analizatu eta baloratzeko erabiliko zena. Horrela, seguru geunden ardatzaren %100 aztertuta zegoela.
Garapen berriei esker, ikuskapena egiteko jada ez da beharrezkoa hangarrean trena desmuntatzea; izan ere, garatutako eskaner berriarekin ardatzera iritsi eta eskanerra akoplatu baino ez da egin behar, eta horrela ardatzaren gorputz osoa erraz aztertzen da.

KIDEAK

Proiektuak 6 entitateen laguntza jaso du

PROIEKTU ERLAZIONATUAK

EASE-R3

IKUSI +

Estrategia Berritzaileak Fabrikazio Sistemak Berritzeko eta Konpontzeko.

Gehiago ikusi

FOCUS

IKUSI +

Negozio eredu berrien azterketa eta bideragarritasunean lagunduko duen metodologia

Gehiago ikusi

HIPPOCAMP

IKUSI +

Moteltze gaitasun handia duen zurruntasun handiko material berria

Gehiago ikusi

DYNEXPERTS

IKUSI +

Mekanizazio prozesuetan chaterra txikitzeko motelgailu auto-sintonizagarria

Gehiago ikusi

M4-FUTURE

IKUSI +

MONDRAGONen berrikuntza eredu korporatiboa

Gehiago ikusi

ATHENEA

IKUSI +

Datu bolumen handiak atzitzeko eta tratatzeko plataforma integrala garatzea erabaki estrategikoak hartzen laguntzeko

Gehiago ikusi

SYMBIO-TIC

IKUSI +

Pertsonen eta roboten arteko elkarlanerako ingurune seguruagoak eta eraginkorragoak

Gehiago ikusi

MC-SUITE

IKUSI +

Tresna aurreratuen belaunaldi berriaren garapena

Gehiago ikusi

ECOFAB

IKUSI +

Prozesu eko-efiziente berriak Euskadiko sektore estrategiko industrialentzat

Gehiago ikusi

EFIMEC

IKUSI +

Makina eta prozesu efizienteak eskulangintzako prozesuetan ingurumeneko inpaktua minimizatzeko

Gehiago ikusi