Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
PROIEKTUAK

Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.

AXIS

Inspekzio teknika eta estrategia berriak tren seguruagoak izateko

AXIS

AxIS, Retos de Colaboración 2016 proiektu bat da, bertan IK4-IDEKO zentro teknologikoak CAF eta Danobat empresekin eta Itainnova,beste zentru teknologiko batekin dihardu lanean trenbideetako ibilgailuen bizitza-baliagarria luzatuz tren seguruago batzuk lortzeko. Honetarako fidagarritasun handiko teknologia aurreratuak erabiltzen dira.

34 hilabeteko bizia izango du eta 1,5 euro miloiko aurrekontua. AxIS proiektua Retos de Colaboración 2016 deialdiaren parte da, Espainiako Gobernuak, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren bitartez, eta Europako Batasunak, Feder-en bidez, batera finantzatutakoa.

 

ERRONKA

AXIS proiektuaren helburua da trenbideetako ibilgailuen bizitza-baliagarria maximizatzea, trenen osagarri kritikoen diseinuan kontzeptu berriak txertatuz. Ardatza aztergai hartuta, osagarri garrantzitsua inondik inora segurtasun eta fidagarritasunaz ari bagara, proiektuak martxan jarri du multi-eskala metodologia bat harremanetan jartzen dituena ardatzaren portaera mekanikoa eta ikuskapen teknika eta estrategia berriak. Horrek ahalbidetuko du egiturazko diseinu hobetuak eskuratzea. Proiektuak anbizio handiko erronka bat dauka: ibilgailuen efizientzia, segurtasuna eta iraunkortasuna hobetzea ardatzaren bizitza-baliagarriari loturiko kalteen monitorizazio eta aurreikuspenari esker, eta gainera fabrikazio prozesuari zein bizitza-baliagarri osoari dagozkion kostu ekonomikoak murriztea.

 

EMAITZA

Partzuergoak bi bide nagusitan egingo du lana. Alde batetik, ardatzak lanean ari diren bitartean jasotako kaltea, zeinetan aztertuko den arrakalen hedapen-abiadura esfortzu desberdinen mendean. Bestalde, ikuskapen ez-suntsitzaileko sistema berriak garatuko dira, zehazki ultrasoinu bidezko ikuskapen sistema bat akats bolumetrikoak antzemateko eta korronte induzituen beste sistema bat gainazaleko akatsak lokalizatzeko. Laneko bi bideen arteko loturak ahalbidetuko du trenbideen ardatz hobetuak diseinatzea. Horietan posible izango da jarraipena egitea beren bizitzan zehar. Proiektuan emango diren garapenei esker, posible izango da ardatzaren portaera monitorizatzea eta akatsak gertatzeko probabilitatea aurreikustea, istripu-arriskua nabarmen murriztuz.

KIDEAK

Patzuergoa CAF eta Danobat enpresak eta Itainnova eta IK4-IDEKO Zentro teknologikoek osatzen dute

PROIEKTU ERLAZIONATUAK

WHEELWATCHER

IKUSI +

Gurpilak neurtzeko sistema aurreratua tren-sektorearen errentagarritasun handiagoa lortzeko

Gehiago ikusi

AXLEINSPECT

IKUSI +

Trenetako ardatzak ikuskatzeko sistema berriak

Gehiago ikusi