Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
FABRIKAZIO AURRERATUA

Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.

FABRIKAZIO AURRERATUA

IK4-IDEKOn fabrikazio prozesuen eta produkzio teknologien gainean ditugun ezagutzak eta esperientziak zure produkzio prozesuaren zerbitzuan jartzen ditugu.

Gure helburua da zure negozioaren produkitibitatea optimizatzea, fabrikazio aurreratuari eta mundu digitalari loturiko azken aurrerapenak erantsiz. Honako arloak jartzen ditugu zure eskura Fabrikazio Aurreratuaren izenburupean: Ekoizpen-lerroen produkzio, modelizazio eta gestio-prozesuen diseinu edo doiketan parte hartzea; mekanizatu prozesuak gainbegiratu eta parametro eta tresnak aukeratzea; eta produkzio-prozesuen fluxuen monitorizazio eta bistaratzea.

 

FABRIKAZIO ETA MEKANIZATUKO PROZESUEN DISEINU, SIMULAZIO ETA OPTIMIZAZIOA

  • Fabrikazio prozesuen diseinua eta fabrikazioa.
  • Makinaren ezaugarri teknikoen agiria definitzea.
  • Mekanizazioko arazo eta akatsen diagnostikoa eta soluzioa.
  • Mekanizazio / produkzio prozesuen diseinu eta optimizazioa.
  • Piezaren denborak eta kalitateak hobetzeko ebaketa ziklo berriak.
  • Makinen saiakuntza eta egiaztapena, deformazio termikoak barne.
  • Mekanizazio prozesuen diseinua eta optimizazioa.
  • Planta, linea eta produkzio prozesuen simulazioa eta optimizazioa.
  • Prozesuen berringeniaritza eta produkzio fluxuen doikuntza, Lean eta Seis Sigma tekniketan oinarrituta.
  • Doitasun handiko makina eta mekanismoen diseinua, simulazioa eta analisi esperimentala.
  • Egitura eta mekanismoen simulazioa, ezaugarri estatikoak, dinamikoak eta portaera termikoa optimizatuz.
  • Doitasun handiko gida sistemen diseinua, makinetan errore geometrikoen murrizketa, doitasuneko ingeniaritzako soluzioak diseinu optimorako.
 

INDUSTRIAKO MAKINETAN EGON OHI DIREN BIBRAZIO ARAZOAK DIAGNOSTIKATZEA ETA KONPONTZEA

  • Txirbil harroketarako prozesuetan bibrazioak desagerraraztea.
  • Motelgailu aktiboen/pasiboen garapena.
  • Industriako makinetan ohikoak diren bibrazio eta frekuentziak neurtzea nazioarteko araudien arabera.
  • Azterketa Modala.
  • Elementu finituen bidez lagundutako diseinu dinamikoa (MEF).
 

FABRIKAZIO SISTEMA ADIMENDUNENTZAT MONITORIZAZIO AURRERATUA, IKUSKAPENA ETA KONTROL MOLDAKORRA

  • Motorrak eta eragingailuak diseinatu, doitu eta prest jartzea.
  • Fabrikazio prozesuen automatizazioa.
  • Dauden fabrikazio prozesuen kontrola eta hobekuntza, plantako jabearen MES sistemak erabiliz (alarmak, mantentze lanak, makinen errendimendua).
  • Monitorizazioa.
  • Erabiltzaile eta makinaren arteko interakzioa.
 

AZALARATZEN DABILTZEN PROZESUAK. MATERIAL BERRIEN GARAPENA FABRIKAZIO PROZESU BERRIETARAKO

  • Laser bidezko sinterizazio prozesuen garapena, optimizazioa eta monitorizazioa.
  • Konpositezko piezak fabrikatzeko prozesuen garapena eta automatizazioa.
  • Fabrikazio gehigarriko prozesuetan errendimendu hobekuntzak, laser bidezko laguntzarekin (laser cladding).
  • Eraldaketa prozesu berrien garapena.