ESKATU INFORMAZIOA

 
ARRAKASTA KASUAK

Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.

INNGUMA

ERRONKA

Ingurune aldakorra denez, erakunde guztiak behartuta daude lehian arituko diren inguruneari buruzko informazio garrantzitsua izatera

Ingurune aldakorra denez, erakunde guztiak behartuta daude lehian arituko diren inguruneari buruzko informazio garrantzitsua izatera, estrategiari, teknologiari, xede sektoreei, merkatuari, lehiakideei edo araudiari dagokienez. Informazioa atzitzen, kudeatzen, analizatzen eta zabaltzen laguntzen duten sistemak edukitzea ezinbestekoa da kostu handietan ez sartzeko eta lan hori modu eraginkorrean egiteko.
INNGUMAren webgunera joan

SOLUZIOA

INNGUMA erakundeei adimena sortzen laguntzen dien tresna bat da

INNGUMA erakundeei adimena sortzen laguntzen dien tresna bat da, lehian ari diren ingurunea monitorizatzen uzten die eta. Funtzionaltasun ugari ditu adimen lehiakorreko ziklo osoa estaltzeko eta sistemaren efizientzia bermatzeko.
INNGUMA lainoko soluzio bat da, beraz, soluzioa erabiltzeko internet konexioa duen gailu bat eduki behar da, hori baino ez (ordenagailua, tableta, mugikorra), eta gailu horrekin batera erabiltzaile izen bat eta pasahitz bata ere bai.

EMAITZAK

2000 erabiltzaile aktibo baino gehiagorekin, erakunde askok erabiltzen dute INNGUMA,

2000 erabiltzaile aktibo baino gehiagorekin, erakunde askok erabiltzen dute INNGUMA, esaterako Oronak, Patricio Echeverria Korporazioak, Alcorta Forging Groupek, CAFek, Tecnaliak, Ulma PTC-k edo Mondragon Korporazioak. Gainera, arrakastaz erabili da EASE-R3, Hippocamp, Symbio-TIC edo FOCUS proiektu europarretan.

APLIKAZIOA

INNGUMArekin monitorizatu daiteke edozein web orri (lehiakideak, aldizkariak, blogak, elkarteak) eta edozein datu base, dela patenteena, arauena edo zientzia artikuluena, sare sozialena, bilaketa motorrenak edo lizitazioena).
Gainera, INNGUMAko ekipoak laguntza ematen die erakundeei Adimen Lehiakorreko jarduera martxan jartzen, zehazki, Adimen Lehiakorreko estrategia definitzen, Zaintzako Faktore Kritikoak aukeratzen, zaintza sareak diseinatzen, parte hartzaileak hautatu eta prestatzen edo lortutako emaitzak neurtzen.

EKIPAMENDUA

INNGUMAk hainbat partnerrekin batera egiten du lan, tresna hainbat zonalde geografikotan ezartzea errazteko. Hala, Erdialdeko eta Hego Amerikako bezeroen premiei erantzuteko BIMIND aholkularitzarekin egiten da lan, berrikuntzarekin eta jabego intelektualaren zerikusia duten aholkularitza mota guztietan esperientzia zabala baitu. Gainera, INNGUMAk unibertsitateekin elkarlanean aritzeko plan bat dauka, zeinaren bidez ikasleei tresnarekin lan egiteko aukera ematen dien eta Mondragon Unibertsitatean, Deustuko Unibertsitatean eta Euskal Herriko Unibertsitatean ekimenak landu ahal izan diren.