ESKATU INFORMAZIOA

 
ARRAKASTA KASUAK

Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.

Alabeak berreskuratzeko zelula

ERRONKA

Konpresoreko alabeak hegazki baten motorreko piezarik garrantzitsuenetakoak dira.

Konpresoreko alabeak hegazki baten motorreko piezarik garrantzitsuenetakoak dira. “Hegal” forma dute eta beren funtzioa da motorrean sartzen den airea konprimatzea bultzada bihurtzeko. Baldintza gogorretan funtzionatzen duten elementuak dira, ingurumeneko baldintza zein baldintza fisiko gogorretan lan egiten baitute, eta horregatik kalteak izan ohi dituzte sarritan. Hori dela eta, motorrei mantentze lanak egin behar izaten zaizkie sarritan.
Alabeek bi higadura mota izan ditzakete, aire korronteari aurre egiten dion alabe ertzarena eta alabearen puntarena. Lehen kasuan, konpontzearen kostua handia da eta kaltetutako alabeen bolumena txikia; hori dela eta, berri batekin ordezten da. Bigarren kasuan, berriz, konpondu egiten da. Gaur arte prozesua eskuz egin izan da, tailer espezializatuak azpikontratatuta.
IK4-IDEKOk, DANOBATekin batera, mekanizazio eta soldadurako zelula bat garatu du alabe horiek konpontzeko IBERIArentzat.

SOLUZIOA

Hiru izan dira IK4-IDEKOk proiektu honen emaitzetik azpimarratu ditugun

Hiru izan dira IK4-IDEKOk proiektu honen emaitzetik azpimarratu ditugun abantaila nagusiak:
Lehena, prozesuaren automatizazioa; izan ere, zelulak langile bakar batekin funtzionatu dezake, horrela gizakiaren erroreak eta eskulanaren kostuak minimizatuta.
Bigarrena, lerroaren malgutasuna, zeinari esker alabe erreferentzia desberdinak aise txandakatu baitaitezke.
Eta, azkenik, propietate mekanikoen hobekuntza. Laser bidez emendatzeko prozesuari esker, berreskuratutako alabeek jatorrizko piezarenak baino neke propietate hobeak dituzte, eta horrek egiten du alabearen bizitza luzatzea.

EMAITZAK

Orain arte erabat eskuz egiten zen prozesua automatizatzea lortu da.

Orain arte erabat eskuz egiten zen prozesua automatizatzea lortu da.
Konponketarako zelula jada instalatuta dago eta Iberian dago martxan.
Alabeak desmuntatuta eta garbituta, dimentsioen lehen ikuskapena egiten da oso zorrotz, MMC teknologiarekin, alabeen dimentsioak eta egoera orokorra egiaztatzeko, eta erabakitzen da ea alabeak balio duen eta konpondu daitekeen edo, bestela, alferrikakoa den.
Konpondu daitezkeenak laser bidezko soldadurarako eta mekanizaziorako zelulara pasatzen dira, eta han 4 eragiketa egiten dira: Lehenengo, mekanizazio zentro batek moztu egiten ditu altuera jakin batean, puntan eduki dezaketen edozein kalte kentzeko. Handik, ultrasoinuen bidezko garbiketarako zentro batera igarotzen dira. Han taladrina kentzen zaie. Ondoren , laser cladding bidez emendatzen da kendu den zatia. Azkenik, beste mekanizazio zentro batean fresatzen dira, eta profil aerodinamikoaren behin betiko forma ematen zaio. Zelula ateratzen direnean, alabeak leundu behar dira eta gainazalean tratamendu termikoa emango zaie.

APLIKAZIOA

Alabeen konponketa, sektore aeronautikoa

IKERKETA TALDEAK

IK4-IDEKOk hiru ikerketa lerroren bitartez eman du laguntza. Alde batetik Software Adimendunaren bitartez, zeinak software bat garatu baitu zelulak lantzen duen fluxuaren definiziorako. Bestalde, Ekoizpenaren Kudeaketa eta Eraldaketa Prozesuen lerroen bitartez; horiek mekanizaziorako eta laser bidez emendatzeko estrategiak eta parametroak definitu dituzte, hurrenez hurren. Horrez gain, Eraldaketa Prozesuen lerroak ezaugarritze metalografikoa egin du, hau da, egon daitezkeen poroak edo pitzadurak antzematea ezabatzeko asmoarekin. Horrek guztiak prozesuaren azken denbora optimizatzen uzten du, piezaren kalitatea bermatuta.