Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
ARRAKASTA KASUAK

Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.

DAS

ERRONKA

Gaur egun, chatter izenez ezaguten diren bibrazio autoeszitatuak moteltzea erronkarik handienetako da makina-erreminten sektorearen produktibitaterako.

Gaur egun, chatter izenez ezaguten diren bibrazio autoeszitatuak moteltzea erronkarik handienetako da makina-erreminten sektorearen produktibitaterako. Bibrazio autoeszitatuek onartu ezin diren gainazalen akaberak eragiten dituzte, erreminta hausteaz eta makinaren beraren elementu mekanikoen bizitza zikloa murrizteaz gain.

Proiektu honen erronka nagusia da mekanizazio prozesuan bibrazio autoeszitatuak agertzeko arriskua murriztea eta, horrela, makinaren ebaketa ahalmena handitzea.

Mekanizazio prozesuaren egonkortasunak makinaren zurruntasun dinamikoarekin du zerikusia. Ahari mugikorra duten makinetan, zurruntasun hori nabarmen aldatu daiteke lan posizioaren arabera. DAS sistemak, halere, traba horiek gainditu eta mekanizazio prozesuan lana eraginkortasunez egitea lortzen du.

Gakoa da sistemaren esku-hartzea aktiboki aldatzen dela, une bakoitzean mekanizazio prozesuak duen egoeraren arabera erantzuna egokituta, eta, horren ondorioz, makinaren ebaketa ahalmenari probetxu hobea ateratzen zaio, lan posizioa edozein dela ere.

SOLUZIOA

Industriak gaur egun jartzen digun erronkari erantzuna emateko helburuarekin, gailu bat garatu da

Industriak gaur egun jartzen digun erronkari erantzuna emateko helburuarekin, gailu bat garatu da, zeinak makinaren zurruntasun dinamikoa aktiboki handitu dezakeen, ebaketa ahalmena handituta eta mekanizazio prozesuan bibrazio autoeszitatuek (chatterra) eragindako egonkortasunik eza egoteko arriskua murriztuta.

Bereziki makinan bertan bibrazio estrukturalak desagerrarazteko diseinatuta dago DAS sistema. Sistema bakar honek gertatzen ari diren bibrazioak neurtzen ditu sentsoreen bidez, eta denbora errealean bibrazioak desagerraraziko dituzten kontraoszilazioak sortzen ditu, ahariak integratuta dituen eragingailu berezi batzuen bitartez.

EMAITZAK

DAS sistemak makinaren ebaketa ahalmena areagotzen du

DAS sistemak makinaren ebaketa ahalmena areagotzen du, gainazalaren kalitatea hobetuta eta erreminta hausteko arriskua murriztuta, eta, horrez gain, erremintaren bizitza baliagarria handitzea dakar muturreko ebaketa baldintzetan.
DAS sistemak mekanizazioaren oztopo fisikoak gainditzen ditu eta mekanizazioaren errendimendua %300 ere handitzen uzten du, mekanizazioan bibrazio autoeszitatuak murriztuz.
Bibrazioak kentzeko edo ezabatzeko sistema hau makinaren buruan instalatuta dator fabrikatik, eta mota horretako dagoen lehena eta bakarra da merkatuan. Gaur egun, patente prozesuan dago.

APLIKAZIOA

Era guztietako mekanizazio prozesuetan probatu da sistema. Esaterako, prentsa buruetan eta motorren edo moldeen pieza polarretan probatu da, eta proba guztietan ikusi da sistema erabiliz mekanizazio denborak %45 ere murrizten direla

IKERKETA LERROAK

IK4-IDEKOk fabrikazioan aplikatutako azken teknologien gainean duen ezagutzari eta esperientziari esker, errazago izan da plataforma hau diseinatzea, zeinarekin mekanizazio sektoreko makinen arazo endemiko bat azkar eta eraginkortasunez konpondu daitekeen. Garapena Dinamika eta Kontrola ikerketa lerroko ingeniari taldeak egindako lanari esker egin ahal izan da garapena, izan ere, lantalde horrek ibilbide luzea egina dauka makina eta prozesuen portaera dinamikoa ezaugarritzen eta optimizatzen. Departamentu horretako profesionalek era guztietako makina industrialetan gertatzen diren bibrazio arazoak konpontzen dihardute, eta lan horretan bi ikuspegi desberdin eta osagarri dituzte abiapuntu: Alde batetik, makinen eta eragingailuen diseinu dinamikoa eta, bestetik, diagnostikoa eta mekanizazio prozesu batzuetan chatterra eta bibrazioak ezabatzeko geuk garatutako soluzioak ondoren inplementatzea. Dinamika eta Kontrola ikerketa lerroa diziplina askotariko lantaldea da, eta ondo prestatuta dauden eta nazioarteko zientzia eta teknologiaren munduan oso ezagunak diren pertsonek osatuta dago.

EKIPAMENDUA

Dinamika eta Kontrol Departamentuak 10 urte baino gehiago daramatza lanean bibrazioen moteltzearen alorrean. Denbora horretan moteltze sistema aktiboak zein pasiboak garatzera bideratutako hainbat proiektu internazionaletan parte hartu du, baita gidatu ere. Horietako batzuk dira SMART TOOL, CHAMALEON eta DYNEXPERTS proiektuak. Esandako proiektuen ondorioz, azpimarratu dezakegu chatterraren arazoa konpontzeko soluzio ugariren garapena, horietako bat motelgailu aktiboak direlarik. Motelgailu aktibo horiek askatasun gradu bat edo gehiagoko soluzioak hartu dituzte beren baitan, berariaz aharian edo buruan bertan

KIDEAK