ESKATU INFORMAZIOA

 
JARDUNALDIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

JARDUNALDIAK ETA KURTSOAK

ADIMEN KOLEKTIBOA ETA BERRIKUNTZAREN KUDEAKETA JARDUNALDIA 2015KO URRIAK 28

APDIDEKO eta SAGE IDEASek, urriaren 28an Madrilgo Wellington hotelean egingo den Jardunaldia antolatu dute. Bertan, berrikuntza prozesuaren baitan erabilgarrienak diren eta itzulkinak sortzen dituzten bi jarduera nabarmenduko dira: adimen lehiakorra eta ideien kudeaketa.

 Alde batetik erabakiak hobeto hartzeko eta hobekuntza eremuak detektatzeko balio dute bi jarduerek. Eta bestetik, egungo zein etorkizuneko produktuentzako negozio aukera zuzenak sortzen ere laguntzen dute. Ideien kudeaketaren eta adimena sortzeko prozesuen ondorioz, erakundeak eraldatu dituzten kasu arrakastatsuak aurkeztuko ditugu. Bestalde, erakundeetan berrikuntza modu optimoan kudeatzeko gakoak emango dizkiguten profesionalekin egoteko ere aukera izango dugu.

 Esteka honetan jardunaldiaren programazioa kontsultatu dezakezu, bai eta erantsitako dokumentua deskargatu ere,Adimen kolektiboa eta berrikuntzaren kudeaketa Jardunaldiari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero.

 Gogora ezazu Adimen Lehiakorrari edo Zaintza Teknologikoari dagozkien zalantzen aurrean, INNGUMAera joa dezakezula laguntza eskatzera.

 Gainera, INNGUMA software profesionala dohainik proba dezakezu demo bat eskatuta.

 Ekitaldiaren informazioa

Data: 2015eko urriak 28an

Lekua: Hotel Wellington Velázquez, 8. 28001 Madrid

Ordutegia: 9:30etatik 13:30etara.

Informazio telefonoa: 91.523.79.00

Esteka honetan jardunaldiaren programazioa kontsultatu dezakezu, bai eta erantsitako dokumentua deskargatu ere,Adimen kolektiboa eta berrikuntzaren kudeaketa Jardunaldiari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero.

 Izen emate kuotak

 APD bazkide babesleak: behar adina eserleku, kosturik gabe.

  • APD bazkidea orokorrak: bi ordezkari bidal ditzakete, kosturik gabe.
  • APD bazkide indibidualak: dohain.
  • Bazkide ez direnak: 800 € + 21% BEZ

 

Ordainketa egiteko modua: Helbideratzea, APDri transferentzia :Banco Santander: ES42 0049-1182-3721-1003-3641(C/ Juan de Mena, 8 - 28014 Madrid), Txeke izenduna

Hotel Wellington Velázquez, 8. 28001 Madrid
2015-10-28 / 2015-10-25
09:30 - 13:30
Bazkide ez direnak: 800 € + 21% BEZ
APD, IDEKO eta SAGE IDEASek