Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
JARDUNALDIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

JARDUNALDIAK ETA KURTSOAK

2.MAILAKO TERMOGRAFIA ZIURTAGIRIA LORTZEKO KURTSOA

Ekainaren 8tik 12ra, 2. Mailako Termografia ziurtagiria lortzeko ikastaroa egingo da IK4-IDEKOren instalakuntzetan. Ikastaroan zehar ikaslea 2. Mailako ziurtagiria lortzeko prestatuko da eta honako gaiak izango dira ikasgai:

  • Erradiazio infragorriei buruzko dagozkion gaiak irakatsiko dira, infragorrien fisika, beroa, erradiazio infragorriak neurtzeko ekipamendua eta beraien aplikazioari buruzko ezagutzak sakonduz eta handiagotuz
  • 2. Mailako Termografoa izanik, 1. mailako ziurtagiria dutenak orientatzeko gai izango da hurrengo gaietan: ekipoaren aukeraketa, teknikak, limitazioak, datuen analisiak, neurri zuzentzaileak eta txostenak.

Ikastaroa 1. mailako ziurtagiria dutenei eta IR termografiari buruzko ezagutza zabalagoa izan nahi dutenei bideratuta dago.

Baldintzak:

  • 1. mailako titulazioa izatea
  • Termografia arloko arauetan gomendatzen den esperientzia izatea
  • Kasu praktiko bat prestatzea, 2. mailako ikastaroan aurkezteko(lan hau ITCra bidaliko da, egiaztagiria lortzeko baldintza baita.)

Ikasketa ziurtagiria

Azterketa gainditu eta bestelako beharrak betetzen dituzten ikasleek, ziurtagiria jasoko dute.

Prezioa: 1900€ (BEZ barne)

Ziurtagiria lortu nahi izanez gero, izena eman AECTIR web gunearen bidez.

IK4-IDEKO
2015-06-08 / 2015-06-12
1900€ (BEZ barne)