ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

Zure enpresaren Bikaintasun Operazionalaren egoeraren ikuspegi orokorra lortzeko modua

Zure enpresaren Bikaintasun Operazionalaren egoeraren ikuspegi orokorra lortzeko modua

IK4-Idekok online bidez betetzen den galdetegi bat garatu du enpresaren Bikaintasun Operazionalaren maila orokorra eta xehatua neurtzeko balio duena.

Enpresan dauden kudeaketa eta antolaketa guneetan egindako autoebaluazio arrunt baten bidez, enpresaren egungo egoera identifikatu ahal izango du galdetegi hau betetzen duenak, baita planteatzen diren helburuekin konparatu ere. Horrela, beharrezko erreminta izango da erakundearen barruan Bikaintasun Operazionala lortzeko hobetu beharreko guneak eta jarduera-eremuak identifikatzeko. Autodiagnostiko honen bidez aztertuko diren gune eta arloak ondorengoak izango dira:

  • Enpresa antolaketa
  • Produktu berrien garapena
  • Hornikuntza katea eta hornitzaileak
  • Produkzioa
  • Zerbitzua

Lehen diagnostiko hau egindakoan, gurekin harremanetan jarri zaitezkete eta bikaintasun operazionala lortzeko jarduera plan bat falta duten guneetarako hobekuntza erremintak eskainiko dizkizuegu.

Galdetegia esteka honen bidez ikus dezakezue, baita gure webgunean ere www.ideko.es.

    KATEGORIAK