Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

BERRIAK

Zero Defects Manufacturing Konferentzia Industriala Oslon

Zero Defects Manufacturing Konferentzia Industriala Oslon

Zero akastun fabrikazioari buruzko 4ZDM klusterra FOCUS proiektu europarrean sartuta daude bost klusterretako bat da, eta apirilaren 22an Oslon egingo den ZDM Konferentzia Industrialean hartuko du parte.

Ekitaldia industriara zuzenduta egongo da erabat, eta fabrikazioko paradigma berri bati helduko dio. Klusterreko kideek beraien proiektuetan (Midemma, Muprod, Megafit, Ifacom) lortutako fabrikazio prozesu eta sistemetako zero akats emaitzei buruz arituko da. Era berean, 4ZDM Klusterra osatzen duten lau proiektuek ustiapenerako eta salmentarako dituzten aukerak identifikatzea ahalbidetuko du. Ekitaldia kideetako baten proiektuaren amaieraren baitan (Ifacom) antolatu da, pasa de urtean beste kide batzuen proiektuek (Midemma, Muprod) egin zuten moduan. FOCUS barruan tailer industrialak aztertuko dira, industria entzuleei proiektuen emaitzak jakinarazteko modurik egokienetako bat den heinean.

Horrez gain, apirilaren 29an eta 30ean, EFFRAk (Etorkizuneko Fabriken Ikerketarako Elkarte Europarra) eta Europako Batzordeak (EB) elkarrekin antolatuta, Bruselan egingo den FoF Impact Workshop 2015 tailerrean ere parte hartuko du 4ZDM Klusterrak. Urtero egin ohi den ekitaldi bat da, non EBak finantzatutako FoF proiektu ugarik (fabrikazio aurreratuari lotutakoak) beraien emaitzak eta aurkikuntzak jakinarazten dizkioten entzuleei.

Gainera, azken urteetan, ekitaldiak proiektuen klusterizazioa azpimarratu du, ikerketaren emaitzak jakinarazteko orduan dituen abantailak aztertuta. 4ZDM klusterrak bere taldeko esperientziaren berri emango du, jada egindako lana eta aurreikusten diren hurrengo urratsak jakinarazita. Lan hori osatzeko, 4ZDM klusterrak FOCUSen parte hartuko du, non klusterrak sortzeko metodologia garatuko duen, etorkizun hurbilean elkartutako beste proiektu batzuetan aplikatu ahal izateko.

Aurretiko ekitaldi biei lotuta, FOCUS proiektuak bere baitan 21 proiektu hartzen dituzten bost klusterren lana bultzatzen lagunduko du. FOCUSek dagozkien bost klusterretako bakoitzerako lan planak garatuko ditu eta beste proiektu batzuei teknologia berriak industriara transferitzeko modua nola hobetu lagunduko die.

ZDM Konferentzian eta FoF Impact Workshop tailerrean, 4ZDM klusterra bere kideen proiektuetan izandako emaitza eta aurkikuntza nagusiez arituko da, bai eta talde osatzen duen esperientziaz ere; FOCUSe