ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

Trenetako ardatzak ikuskatzeko sistema berriak

Trenetako ardatzak ikuskatzeko sistema berriak

Azken 15 urteetan 30 pertsona hil dira Europan  eta 48 zaurituak izan dira trenetako ardatzetan sortutako egitura arazoen ondorioz. Pieza horiek pisu ikaragarria jasaten dute, eta neke zikliko baten  menpe daude beti. Horregatik da garrantzitsua tarteka hauek berrikustea. 

Axleinspect proeiktu europearrean garatu den ardatzak ikuskatzeko sistema berri hau azkarragoa, merkeagoa eta erabiltzeko errazagoa da orain arteko besteak baino. Proiektuaren helburu nagusia ardatzaren diametro desberdinetara eta geometria desberdinetara egokitu daitekeen sistema bat garatzea izan da, trengintzaren industrian ardatz mota asko erabiltzen baitira. Ardatz mota guzti horietara egokitzeko gai den sistema aurkitu behar izan da, eta ondorioz ardatz baten barruko gune kritiko desberdinak aztertu behar izan dira, diametroa, aurpegi kopurua eta gune kritiko hauen arteko distantzia.

IK4-IDEKOko ikerlariak Ingalaterrako hangar batera joan dira egun batzuetan eta bertan beste ikerlari europear batzuekin batera  lanean aritu dira gure treneko bidaiak seguruagoak egiteko helburuarekin.Trenetako ardatzak ikuskatzeko erreminta berriak garatu dituzte, adibidez ultrasoinu bidezko teknologiak erabiltzen dituen eskaner bat. Aparatuak akatsak identifikatzen ditu zehaztasun  milimetrikoarekin.

Probetan lortu dituzten emaitzen arabera, ardatzaren barru aldean dauden akatsak lokalizatu dituzte hauek txikiak izan arren, bi edo hiru milimetroko zabalera eta milimetro bateko luzerako. Doitasun handiz lokalizatzen dira, trenetako ikuskaritza arautzen duen europako legeak eskatutako estandarrek baino zehaztasun handiagoz.

Abiadura handiko trenek adibidez barru hutseko ardatzak dituzte, eta ikerlariek sentsore bereziak garatu behar izan dituzte piezen barru aldeko kalibreak eta kanpoko diametroak neurtzeko. Irudimena eskatzen duen lan zaila. Horretarako IK4-IDEKOn bi teknika erabiltzen dira; ultrasoinu bidezkoa eta eletromagnetikoa. Ultrasoinu bidezkoek ardatzaren kanpo aldea ikuskatzea ahalbideratzen digute eta teknologia elektromagnetikoak barruko azalera neurtzen digute. Datu guzti horiek IK4-IDEKOk garatutako software batean sartzen dira eta honek aztertzen eta baloratzen ditu soluzio bietatik lortutako datuak. Honela ardatzaren %100 ikuskatuta geratzen dela bermatzen dugu.

Garapen berri hauei esker ez da beharrezkoa trena hangarrean gelditu eta desmontatzea,  ardatzera eskanerra egokitu eta ardatz osoa erraz aztertu bait daiteke. Ikuskaritza sistema berri hauek garatzeko Axleinspect proiektu europarreko kontsortzioak hiru urteko lana egin behar izan du, eta ikerlariek sistema berria bost urte barru merkatuan egotea espero dute.

    KATEGORIAK