Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

BERRIAK

Tren gurpil seguruagoak akatsak ultrasoinuen bitartez ikuskatzeko sistemari esker

Tren gurpil seguruagoak akatsak ultrasoinuen bitartez ikuskatzeko sistemari esker

IK4-IDEKO proiektu bat egiten ari da tren gurpilen beloaren barnealdean akatsak antzemateko sistema bat garatzeko

IK4-IDEKO lanean ari da punta-puntako ezagutza teknologikoak trenen osagaien akatsak ikuskatzeko lanetan aplikatzeko. Zehazki, ikuskapen sistema berri bat garatzen ari da trenen gurpilen beloetan barruko akatsak ultrasoinuen bidez antzemateko. Zentroak Barakaldoko BECen ekainaren 2tik 7ra bitartean egingo den Makina Erremintaren Biurtekoan (BIEMH) aurkeztuko du proiektua.

Ezinbestekoa da trenen osagaiak egoera bikainean egotea trenen segurtasuna eta funtzionamendu egokia bermatzeko. Piezen egoera optimoa izango dela ziurtatzeko, merkatuak osagaien ikuskapenak zorrotzagoak izateko eskatzen du. Oso garrantzitsua da, beraz, trenen osagaien egoera zehaztasunez eta ahalik eta lasterren ezagutzea ahalbidetuko duten metodo eta gailuen gaineko ikerketak egitea.

Teknologia

IK4-IDEKO garatzen ari den gailuarekin, gurpilen ikuskapena trena geldi dagoela egingo da ultrasoinuen bidezko ikuskapen sistema bat erabilita, eta sistema hori neurketa postu espezializatu batean egongo da kokatuta. Ikuskapeneko abiadura maximoa 3 bira minutukoa izango da, eta erabiliko den teknika pultsu-oihartzuna izango da murgilketan.

Onurak

Euskal zentro teknologia lantzen ari den gailuak hainbat onura dakar ohiko sistemekin alderatuta. Adibidez, esploraziorako ultrasoinu sorta finagoak ditu eta presio akustiko handiagoa, eta horri esker akatsak zehaztasun handiagoz kokatzen ditu. Sistema malgua eta modularra da, eta tren gurpilen hainbat geometria, neurri eta ikuskapeneko sentikortasunetara egokitu daiteke.

Gainera, ekorketa angeluarreko teknikari esker posible da noranzko guztietan ekorketak egitea eta, ondorioz, bira bakarrarekin posible da gurpilaren ikuskapena egitea.

IK4-IDEKOri buruz

IK4-IDEko Elgoibarren (Gipuzkoa) dagoen zentro teknologiko bat da, eta fabrikaziorako eta industriako produkziorako teknologietan espezializatutako dago. I+G+b alorrean garatzen duen jarduera enpresei soluzio teknologiko bereziak eskaintzera bideratuta dago, lehiakorragoak izan daitezen, eta jarduera hori 8 ikerketa lerrotan banatzen da: Berrikuntza estrategikoa, Mekanizazioa eta produkzio sistemak, Dinamika eta Kontrola, Diseinu Mekanikoa, Software Adimenduna, Fabrikazio Prozesuak, Ikuskapena eta Neurketa, eta Mikroteknologia eta Ultradoitasuna.