Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

BERRIAK

Teknologia berritzaileen aurkezpena Lovainan

Teknologia berritzaileen aurkezpena Lovainan

Maiatzaren 6an matchmaking bilera bat egin Lovainan. EXPLORE proiektuarekin dauden bitartekaritza ekitaldien baitan, eskaintza eta eskariaren arteko topagunea izan zen.

Ekitaldi honetan IK4-IDEKO zentro teknologikoak parte hartu zuen nagusiki teknologiaren eskaintzaren ikuspegitik jardun zuelarik. Bilerako anfitrioiek berriz, teknologia hauen azken erabiltzaile potentzialen ikuspegitik parte hartu zuten: Agoria, Teknologia Industrialaren Erakunde Belgikarra; Flandes Make, ikerketa estrategikoko zentro flandestarra, manufaktura industriarako berriko sortua; Sirris, zentro kolektibo belgikarra eta industria teknologikorako; eta, KU Leuven, Produkzio Ingeniaritza, Makinen diseinu eta automatizazioa (PMA).

Bertako erakundeen parte hartzeak, hainbat ikerketa arloekin harremana duten industria taldeen kudeaketan parte hartzera inplikatzen ditu korporazioetako lider eta estrategak.

IK4-IDEKOk bere eskaintza teknologikoa aurkeztu zuen, ondorengo garapenak daudelarik:

  • DAS: ebaketa makinetan bibrazioak murriztu edo ezabatzeko sistema elektromagnetikoa.
  • ikDAS: Makina-erremintetan seinaleak jaso eta prozesatzeko plataforma
  • Visup3D: 3D ikuspegiaren sistema, pieza gordinak lerrokatzeko. Txirbila xurgatzeko sistema.
  • NDT ikuskapen aurreratutako sistema: trenen gurpilentzat ultrasoinu bidez.
  • Aceleration Feedback Softwareaa. Xtruder Teknologia. Egitura polimeriko porotsu erregularrak sortzeko teknologia berritzailea.
  • IdkBLUE: Makinen energia kontsumoa diagnostikatu eta neurtzeko gailua. 
  • Artezketa prozesuetarako tobera bereziak.
  • INTELSUITE: Adimen Lehiakorrerako Softwarea

Make Flandes, Sirris eta KULeuven-ek, ikerketa eta berrikuntza arloak erakutsi zituzten IK4-IDEKOk erakutsitako teknologia sortarekin adostasun-ulermen bat lortzeko helburuarekin.

Teknologia berri hauek industrian aplikatzeko, identifikazio eta sustapenerako gerturatzea ere eman zen bileran (IK4-IDEKOk aurkeztutako EXPLOITT® metodoan oinarrituta). Gainera, flandiarrek garatutako proiektuen jabetza intelektualaren eskubideen marko orokorra aurkeztu zen eta lurralde proiektu hauetan IK4-IDEKOrekin lankidetzan aritzeko aukera ere aintzat hartu zen, marko honen baitan garatutako teknologien ustiapena handiagoa izateko xedearekin. 

    NABARMENDUTAKO BERRIAK