Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

BERRIAK

Simulazio aurreratua Europako lehiakortasun industriala indartzeko

Simulazio aurreratua Europako lehiakortasun industriala indartzeko

Europak datozen urteetan parean izango duen erronka nagusietako bat da manufaktura-industria konektatzea informazio eta komunikazio teknologietara, bere produktuak merkatu globaletan lehiakortasunari eutsi diezaioten. Eta 4.0-aren aldeko apustu horretan, Europar Batzordeak IK4-IDEKO euskal zentro teknologikoaren eskuetan jarria du Fabrikazio Aurreratuaren eremuan duen ikerketa-proiektu garrantzitsuenetako baten gidaritza.

 IK4-IDEKOk MC_SUITE proiektu europarra gidatzen du, bertara eramanez sistema ziberfisikoetan dituen ezagutzak, horren bitartez ohiko industria inguruneetan azken teknologiak barneratzeko.

MC-SUITEn helburua da ohiko fabrikazio-inguruneak eraldatzea beren lehiakortasuna handitu, prozesuak optimizatu eta kosteak murrizteko. Berau “Factories of the Future” industriari laguntzeko ekintza-planaren barruan sartzen da, era berean integratuta dagoena Europar Batzordeak abiatutako Horizonte 2020 berrikuntzaren pizgarri izateko programan.

Proiektu bakarra, sei jarduera-modulu

Ekimena artikulatzen da desberdindutako sei moduluren inguruan. MC-Virtualekin hasten dira, tresna teknologiko berriak diseinatzera zuzendutako atala, helburu duena egungo ordenagailuz lagundutako fabrikazio-softwarearen (CAM) mugak gainditzea eta ezagutzea ibilbidea, piezaren azken kalitatea, ebaketa-indarrak eta prozesuaren egonkortasuna.

Bigarren blokea, MC-Optim, helburu anitzak dituen mekanizazio prozesuaren optimizazioan zentratzen da, produktibitate eta kalitate parametroak barne hartuz.

MC-CyPhy moduluaren helburua da produktibitatea handitzea modelo birtual bati zein monitorizazio sistema bati konektatutako txertatutako sistema desberdinak erabiliz.

Laugarrena MC-Monitor plataforma izango litzateke. Sistema horrek lainoan gordetzen ditu oinarrizko datuak, makinaren barne-sentsoreetatik edo txertatutako sistemetatik datozen seinaleak, edo langileek sartutako datuak.

MC-Analytics moduluarekin lainoko informazioa prozesatzeko plataforma bat sortuko da, ondoren bideratuko dena mantentze lan prediktibora zein produktibitatearen hobekuntzara.

Eta azkenik, MC-Bridgek izan nahi du lotura bat, balioko duena alderatzeko eredu birtualaren emaitza monitorizazio sistemarekin eskuratutako neurketekin. Helburua da desberdintasunak murriztea, bai on-line zein off-line, horrela mekanizazio prozesua eta bere simulazioa hobetu ahal izateko.

Proiektua hasi zenetik urtebete pasa den honetan, lehenengo emaitzak jasotzen ari gara. “MC-SUITE hasita dago egun dagoen aldea murrizten, eredu birtualen, hots programatutako fabrikazio-prozesuen, eta tailerretan ematen den prozesu errealaren artean”.

Zehazki, MC-SUITEk tresna aurreratuen belaunaldi berri bat sortzea du helburu, prozesu industrialen simulaziorako. Horretarako azken teknologia aplikatzen du hainbat funtziotan, besteak beste datuak hartzea eta azken produktuaren fabrikazioan gakoak diren aspektu fisikoak monitorizatu zein neurtzea.

IK4-IDEKOren ekarpena

Zentro teknologikoak, erreferentea bera Fabrikazio Aurreratuan, proiektuaren bi zati gidatuko du: MC-Virtual eta MC-CyPhymodulua.

Atal horretan, IK4-IDEKOk bere ezagutzak erabiliko ditu bai ebaketa-prozesuetako teknika aurreratuetan eta baita chatterraren jatorrian parte hartzen duten efektu dinamikoen inguruan (mekanizazio prozesuan sortutako bibrazioak), bere ekarpena egiteko lagundutako fabrikaziorako tresna informatikoak diseinatzeko orduan.

Horrez gain, MC-CyPhy atala ere lantzen du, zuzenduta dagoena txertatutako sistemak eraldatzera chatterra ezabatzeko ingurunean eragiteko gai diren sistema ziberfisikoetan, egoeraren edo akatsen inguruko autodiagnostiko bat egiteko.

 Datu-sorta handiak erabiltzea

 Proiektuaren lehen urtearen ondotik, MC-Monitor monitorizazio-plataforma azken erabiltzailearen bi makinatan instalatua izan da jadanik. MC-monitorren arkitekturak lau jarduera nagusi dakartza berarekin: datuak gordinean biltzea, datuak aurre-prozesatzea, datuak argitaratzea eta, azkenik, datuak biltegiratzea.

 Zenbaki-kontroletik eta dardara-sentsoreetatik datozen datuak denbora errealean jaso eta transmititzen dira lainoko azpiegiturara, beranduago prozesatu, filtratu eta fluxu eran banatuak izateko.

 Proiektuko teknikariak bi lanetan zentratu dira: makinaren sentsorizazioa eta sentsoreek jasotako jasotako datuen aurre-prozesamendua. MC-Monitorren funtzioa da biltzea makinetako datuak, operadorekoak eta tailerrean zehar jarritako hainbat sentsorek lainoko azpiegitura erabiliz emandako datuak.

Makinak hobetuak izan dira sentsore-sistema batzuekin, zeinen helburua den, batetik, dagoeneko badauden seinaleak optimizatzea eta, bestetik, seinale berriak monitorizatzea, besten artean energia-kontsumoa, bibrazioak edo tenperaturak. Gainera, makinaren operadoreak aukera dauka prozesuaren eboluzioaren inguruko oharrak egiteko kontrol-panelean instalatuta dagoen mikrofono baten bitartez, edo baita sakelako telefono baten bidez ere. Gainera, informazio gehigarria sartu dezake eskuz, aurredefinitutako aukera-zerrenda baten bidez. Gehitu den beste funtzio bat da ebaketa-prozesuaren grabaketa eta urruneko laguntza.

 Prozesu birtualak piezaren akabera optimo baterako

 MC-Virtual plataformaren eginbeharra mekanizazio-prozesua simulatzea da prozesuaren parametro garrantzitsuenak aurreikusi ahal izateko, besteak beste ebaketa-indarra eta gainazaleko akabera. Ingurune digitaletan operazio fisikoak simulatzeak ahalbidetu digu kostu handiko ekoizpenen aurreko entsegu fisikoak murriztu eta baita ezabatzea ere, kasu batzuetan.

 Proiektuaren puntu honetan, MC-Virtualen lan-fluxua inplementatu da prozesuaren simulazioa ahalbidetzen duen softwarearen exekuzioa kudeatzeko. Horren ondoren, piezaren geometriaren kalkulua hobetu ahal izango dugu gainazaleko akabera simulatzeko.

 Proiektuan Europar Batasuneko 7 herrialde desberdinetako 12 erakundek hartzen dute parte, eta dagoen euskal ordezkaritza nabarmena da. IK4-IDEKOren koordinazioaz gainera, DANOBATGROUPeko kide den SORALUCE makina-erremintako enpresak, eta AEROMECek ere parte hartzen dute bertan, eta baita Mondragon Unibertsitateak ere. Partzuergoaren partaide dira Fidia multinazional italiarra edo Sintef noruegarra.

NABARMENDUTAKO BERRIAK