Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

BERRIAK

Saiakuntza ez-suntzitzaileetako azken aurrerapen teknologikoak sevillan

Saiakuntza ez-suntzitzaileetako azken aurrerapen teknologikoak sevillan

Sevillan egingo den Saiakuntza Ez-suntzitzaileen gaineko Kongresu Nazionalaren 13. edizioan teknologia zentroaren partaidetza nabarmena izango da, lau hitzaldi aurkeztuko baititu termografía eta ultrasoinuen gainean, bere espezializazioko eremuen gainean, alegia.

Horrez gain, IK4-IDEKOk ikuskapen teknologia berrien garapenerako Olympus multinazionalarekin egin duen aliantza aurkeztuko du.

Ekitaldia azken berritasun teknikoak aurkezteko eta etorkizuneko joerak aztertzeko foroa da sektoreko profesional eta enpresentzat.

IK4-IDEKO Euskal zentro teknologikoak, fabrikazio aurreratuko tekniken ikerkuntzan erreferentea baita, presentzia nabarmena izango du gaur, Sevillan, hasiera emango zaion Saiakuntza Ez-suntzitzaileen gaineko Kongresu Nazionalaren 13. edizioan, lau hitzaldi aurkeztuko baititu, ultrasoinuen eta termografien teknologiek industria sektorean duten aplikazioaren gainean.

Kongresua Saiakuntza Ez-suntsitzaileen Espainiako Elkarteak antolatu du, eta 8ra arte iraungo du, eta berritasunak aurkeztu, teknika berrien analisia egin eta dizpilina honetako aurrerapen zientifiko eta teknologikoen gainean eztabaidatzeko gune garrantzitsua da.

“Kongresu honetan egonda, aukera izango dugu ultrasoinuen eta termografía aktiboan oinarrituta saiakuntza ez-suntsitzaileetan IK4-IDEKOk egindako azken aurrerapen teknologikoak erakusteko. Gainera, ikuskapen teknologia berriak garatzeko Olympusekin dugun alianza ezagutzera eman ahal izango dugu”, ziurtatu du euskal zentroko Ikuskapen eta Neurketa arloko ikertzaile Ivan Castrok.

IK4-IDEKOk eta Olympus multinazional optikoak aliantza bat izenpetu dute saiakuntza ez-suntsitzaileen arloan teknika berriak ikertzeko, era berean Olympusen hadwareaz baliatu eta giltza eskura erako ikuskapen sisteman diseinatzeko aukerak zabalduta.

Lau hitzaldi tekniko

IK4-IDEKOko adituek hitzaldi bat emango dute, termografía aktibo induktiboaz baliatuta, Elgoibarko zentroa aplikazio teknologiko horretan espezializatuta baitago, arrakalak antzemateko probabilitatea areagotzeko prozesuak deskribituz.

Gaur egun, gero eta industria gehiago dira saiakuntza ez-suntsitzaileko teknika berrietan interesatuta daudenak, partikula magnetiko eta likido sarkorren bitartez egin ohi diren ikuskapenak ordeztu ahal izateko. Materiale metalikoak ikuskatzeko erabiltzen den Termografia Induktiboak (TI) geometría konplexuak analizatzea ahalbidetzen du, gainazaleko arrakalak antzemateko gaitasun handiarekin.

Bigarren hitzaldia Termografia Aktiboak soldaduretan gainazaleko akatsak automatikoki ezaugarritzeko duen erabileraz arituko da.

Soldatutako loturak puntu kritikoa izan ohi dira materialetan, izan ere, pitzadurak, inklusioak edo fusio akatsak direla-eta gerta daiteke piezak ez onartzea kalitatearen kontrolerako prozesuetan. Kasu hauetan Termografia Aktiboaren erabiltzeak kamera termikoz hartutako irudien prozesamendurako teknika berrien garapena eskatzen du, teknologia horrek gainazaleko akatsak automatikoki ezaugarritu eta ebaluatzeko duen gaitasuna areagotzeko helburuarekin.

Hori lortzeko, IK4-IDEKOk irudien prozesamendurako hainbat algoritmo garatu ditu, eragiketa matematikoetan zein irudien egokitzapenerako estatistikako metodoetan oinarrituta, horiekin adierazpenak automatikoki detektatzea ahalbidetuta.

Ultrasoinuen eremuan, teknologia zentroak hitzaldi tekniko bat emango du, industria nuklearrerako soldadura disimilarren ezaugarri ultrasonikoen gainean, sektore horretan arauen betekizunak, kalitatekoak eta fidagarritasunekoak zorrotz betetzea funtsezkoa da eta.

Bukatzeko, IK4-IDEKOko ikertzaileek hitzaldi bat emango dute transduktore elektromagentiko akustikoekin egiten den ultrasoinuen bidezko ikuskapenaren gainean (EMAT), ikuskapen lehor eta kontakturik gabekoetan eta transduktore piezoelektrikoen ordez erabiltzeko garatu baitira.

    NABARMENDUTAKO BERRIAK