ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

Robot adimendunak, malguak eta seguruak fabrikazio-ingurune lehiakorrago baterako

Robot adimendunak, malguak eta seguruak fabrikazio-ingurune lehiakorrago baterako
IK4-IDEKO euskal zentro teknologikoak gidatzen duen COROMA proiektu europarrak, helburu du robot kontzeptu berri bat garatzea, gaitasuna izango duena industriako hainbat zeregin egiteko.

2016a.3ren amaieran abiatu zen ekimenean, nazioarteko 16 bazkidek osaturiko partzuergoak hartzen du parte, 7 miloi euroko aurrekontua du eta hiru urteko iraupena.

Proiektuak hiru robot-aplikazio garatuko ditu metalezko piezak eta material konposatuak fabrikatzera zuzenduta. Robotak gai izango dira bai gizakiekin zein beste makina batzuekin elkar eragiteko.

COROMA (Cognitively Enhaced Robot for Flexible Manufacturing of Metal and Composite Parts) proiektu europarra IK4-IDEKO zentro teknologikoak koordinatzen duen ekimena da, eta helburu du industria-robot kontzeptu berri bat garatzea, modularra eta malgua, eta gai izango dena hainbat prozesu exekutatzeko eta pieza metalikoak zein material konposatuz eginikoak fabrikatzeko sektore zorrotzenentzat, besteak beste aeronautika itsasontzigintza edo energia sorkuntza.

Hori lortzeko, sistemari interfaz soil bat jarriko zaio, horrela robotek oinarrizkoak agindu jasoko dituzte, giza-operadoreari programazio-esfortzu minimoa eskatuko diotenak. Talde teknikoak lana egingo du lortzeko gizaki-robot interfazearen diseinua programazio azkarrekoa izatea.

 Gainera, prozesuen optimizazio bat ere egingo da, robot-sistema trinkoa eta erreaktiboa izan dadin prozesuaren ezaugarrien arabera.      

COROMA robot-sistemaren izaera modularrak ahalbidetuko du manufaktura-enpresa desberdinen eskakizun zehatzetara egokitzea.

Iazko urte amaieran hasitako ekimena 2019ko urrian amaituko da, eta bertan parte hartuko dute 11 enpresek, 2 ikerketa-zentrok eta 3 unibertsitatek, 7 herrialde desberdinetako jatorriarekin.

COROMA proiektuaren txostena osorik deskargatu



BIDEOAK

KATEGORIAK