Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

BERRIAK

Nerea Aranguren, IK4-Idekoko Berrikuntza eta Ustiapen Teknologikoko zuzendaria, Berrikuntza Estrategikoko Doktoretza berria

Nerea Aranguren, IK4-Idekoko Berrikuntza eta Ustiapen Teknologikoko zuzendaria, Berrikuntza Estrategikoko Doktoretza berria

Pasa den azaroaren 5ean, Nerea Arangurenek, IK4-IDEKOko Berrikuntza eta Ustiapen Teknologikoko zuzendariak, “Diseño y Desarrollo de un Modelo de Colaboración entre Centros Tecnológicos y Empresas para la Gestión de la Innovación Tecnológica y la Transferencia de Tecnología” izenburupean egindako doktore tesia irakurri zuen  Mondragon Unibertsitatean.

"Diseño y Desarrollo de un Modelo de Colaboración entre Centros Tecnológicos y Empresas para la Gestión de la Innovación y la Transferencia de Tecnología " izeneko doktore tesia Mondragon  Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolakoko Mekanika eta Industria Produkzioko Departamentuan garatu da Jaione Ganzarainek eta Jauma Vallsek zuzenduta.

 

Ikerketa lanak lankidetza eredu bat proposatzen du hiru kudeaketa mailatan oinarrituta, maila estrategikoan, maila taktikoan eta maila operatiboan, eta emaitzetara orientatuta egongo dela eta berrikuntzan erabilitako baliabideen ustiapen ezin hobea lortuko dela ziurtatzera bideratuta dago. Horretarako, lankidetza harremanak ezartzerakoan funtsezkotzat identifikatutako aldagaien tratamendua aurreikusten du.

 

Diseinatutako eredua arloan aditu diren pertsona askorekin egiaztatu da, eta gaur egun IK4-Idekok  eta bere hiru bezero estrategikoren arteko hartu-emanetan ezarrita dago. Era berean, Zentro Teknologikoak eredua COMODE izenarekin erregistratu du.

 

Tesi proiektua “Berrikuntzaren Kudeaketa” lerroan garatzen hasi zen, IK4-IDEKOren Produktu Ingeniaritzako departamentu zaharrean, eta ikerketaren eremu hori indartzera dator,  IK4-IDEKOrentzat funtsezkoak diren arloetako bat sendotuta, harreman eraginkorren eta bezeroengan eragin handia duten harremanen aldeko apustuarena.

Bukatzeko, ikerketan parte hartu duten zentroko ikertzaileak aipatu behar dira, ahalegindu egin direlako eta Doktore berriari bere helburua lortzen lagundu diotelako.  Horiei guztiei, zorionak.