Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

BERRIAK

Mundukidek ik4-ideko bisitatzen du

Mundukidek ik4-ideko bisitatzen du

Urtarrilaren 9an Mundukideko bi borondatezko lankide, Enara eta Ibon gure instalakuntzetan izan ziren. Mundukide eta IK4-IDEKOko langileen arteko harremana fundazioaren sorreratik dator eta hainbat langilek ordutik diruz laguntzen diote.

Aspaldian Mundukideren proiektuen berri izan ez zenez, bertara gonbidatuak izan ziren beraien lanen berri emateko. Enarak, fundazioaren antolakuntza eta finantzatzeko eraz hitzegin zigun. Baita zer proiektu zeuden martxan gaur egun eta zein izan den proiektu hauen egoera momentu honetan.

Enarak bere proiektu zaharrenetako baten garapena azaldu zigun, Mozanbikeko Niassa eskualdean garatzen ari den proiektua. Mozanbike munduko garapen indize txikiena duen herrialdea da. Inguruko jendearen parte-hartze aktiboaren ondorioz eskualdean ezarritako azpiegitura eta laborantza teknika berrietan egindako aurrerakuntzen berri eman zigun eta arrakasta handiarekin garatu den mikro-kredituen sistemari buruzko azalpenak ere eman zizkigun.

Bestalde, Brasilgo Lurrik Gabeko Nekazarien Mugimenduaren (MST) egoeraren berri ere eman zigun, zeinetan herrialde honetako hainbat eremutan lankidetzan ari garen eta aberats eta pobreen artean dagoen aldea hain handia den. Mugimendu honek lanerako duen modua zein den azaldu zigun; modu baketsuan lurrak okupatzen dituzte eta herrialdeko latifundistei lurrak desjabetuz lur hauen erabilera eskubidea legalki onartzeko eskatzen diote Administrazioari.

Mundukideren lana, Brasilgo epaitegiek desjabetzaren alde emandako epaiaren ondorengo lanetan zentratzen da. Lur hauen errendimendu maximoa eta nekazarientzako bizi-baldintza onak lortzeko azpiegitura martxan jartzen laguntzen du. Guzti hau enpresa sozialetan oinarrituta, batez ere kooperatibetan oinarrituta.

Euskal Herriko kooperatiba batzuk jardueren funztionamendua hobetzeko beraien lanerakin egiten dituzten ekarpenak ikusi ahal izan genituen: supermerkatuak, esnetegiak, pentzuak... Eta IK4-IDEKOk ere proiektu hauetan ekarpenak egiteko aukerak aztertzeko gonbitea egin zigun...

Parte hartu genuenok oso interesaturik egon ginen eta bisitariei galdera asko egin genizkien.

    NABARMENDUTAKO BERRIAK