ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

Mikromanufakturing-ari buruz jardunaldia

Mikromanufakturing-ari buruz jardunaldia

Otsailaren 25ean, Launch Micro Proiektu europarraren baitan, (NMP2-CT-011795).IDEKOK-IK4ko instalazioetan, Elgoibarren, Mikromanufakturing-ari buruz jardunaldi bat egin zen.Proiektua, Zentro Teknologikoak dimentsio eta toleratzia azpimikrometrikodun piezen fabrikazio prozesuak, sistemak eta makinak garatzeko dituen "Mikroteknologiak eta Ultradoitasuna" izeneko ikerketa lerroaren baitan egin izan da. Espainia, Alemania, Holanda, Austria, Polonia eta Erresuma Batuko 28 enpresa eta Zentro Teknologikok osatutako partzuergo bat izan du atzean. Proiektuak 51 hilabete iraun ditu eta 5 milio euroko aurrekontua izan du, zeina Europako Ekonomia Erkidegoak zati batean finantzatu baitu.
Goizean, proiektuaren emaitzak aurkeztu ziren eta mikrofabrikazioko eta ultradoikuntzako teknologiek arrakasta izan duteneko zenbait kasu ezagutu ziren, horien artean Mikrofresagailua eta beste hiru prototipo (laser bidezko mikromekanizazioa, harizko mikroelektrohigadura eta sarpen bidezko mikroelektrohigadura) eta zenbait erakusgailu izan ziren.
Jardunaldia amaitzeko, IK4-IDEKOko instalazioak bisitatu ziren. Hantxe Launch Micro Proiektuan garatu diren prototipo eta erakusle batzuk ikusi ahal izan ziren

    KATEGORIAK