ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

Metalmorphosis proiektu europarrari Belgikan egingo den mintegi batekin emango zaio bukaera.

Metalmorphosis proiektu europarrari Belgikan egingo den mintegi batekin emango zaio bukaera.

Proiektuak, automobilgintza sektorerako material aurreratuen gama berria garatu du.

IK4-IDEKOk parte hartu eta automobilgintza sektorerako material aurreratuen gama berria garatua izan duen Metalmorphosis proiektu europarrari itxiera emateko, mintegi bat antolatuko da datorren otsailaren 24an.

Jardunaldia Belgikako Gante hirian kokatua dagoen Instituto Belga de Soldadura (BWI) zentroan izango da eta ekimenean parte hartu duten Europako Batasuneko sei herrialdeetako erakundeen ordezkaritza izango da bertan.

Mintegian hainbat ponentzia tekniko aurkeztuko dira proiektuaren markoaren baitan lortutako emaitzak aurkezteko, bai eta pultsu elektromagnetikoen bidez piezak lotzeko teknologiak dituen abantailak aurkezteko ere.

Mintegian parte hartzeko beharrezkoa da proiektuaren webgunean azaltzen den inprimakia betetzea.

8Metalmorphosis Proiektua 2013ko urrian jarri zen abian, Europako industria sektorean garrantzitsuenetakoa den automobilgintza sektorerako konposite-metalez osatutako hibridoen gama bat diseinatzeko helburuarekin.

Proiektuan material konposatuak eta metalak soldatzeko erabili den teknologia, pultsu elektromagnetiko bidezko lotura- teknologia izan da. Metodo honek hainbat abantaila ditu, hala nola, errepigarritasun maila altua izatea eta berorik ez sortzea. Ondorioz, ohiko lotura-prozesuak baino erreminta ekologikoa da.

IK4-IDEKO, material berrien bila

Ekimen honetan Elgoibarko zentro teknologikoak egin duen ekarpenak izan dira material egokienak zehaztea, material konposatuen fabrikazioa garatzea eta osagaien errentagarritasuna optimizatzea.

Gainera, IK4-IDEKOren erantzukizuna izan da lotura-prozesuen baldintzen arabera piezak dituen portaeren simulazioa egitea, bai eta material hibridoen optimizazioan ekarpenak egitea ere eskatutako zehaztapenak eta lotura-prozesuan piezen propietateengan duen eragina kontuan hartuta.

Metalmorphosis proiektuak, moldeetan espezialista den Centimfe zentro teknologiko portugaldarrak zuzendu duena, bestelako erakundeen partaidetza ere izan du, besteak beste, Belgikako Belgian Welding Institute eta Tenneco, Italiako Stam, Cidaut fundazio espainiarra eta Toolpresse, Poynting eta Regeneracija enpresak.

KATEGORIAK