ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

Mekanizazio prozesuetan chaterra txikitzeko motelgailu auto-sintonizagarria.

Mekanizazio prozesuetan chaterra txikitzeko motelgailu auto-sintonizagarria.

Gorka Agirrek, mikroteknologia eta ultradoitasun lerroko ikertzaileak, Leuven-eko (Belgika) ISMA International Conference on Noise and Vibration Engineering  Kongresuan, mekanizazio prozesuetan chaterra txikitzeko sintonia automatikodun motelgailu inertzial bat aurkeztu zuen.
Motelgailua gai da mekanizazio prozesu batean, sintonia optimoaren maiztasuna automatikoki detektatu eta berari egokitzeko, modu honetan prozesuaren produktibitatea handitzea lortzen delarik.
IK4-Idekok lidergoa duen DYNEXPERTS proiektu Europearraren barnean garatu da motelgailu hau. Proiektua bera, ‘plug-and-produce’ irtenbideen garapenean zentratuta dago, fabrikazio prozesuetan produktibitatea eta kalitatea hobetzeko, makina-erreminten ezaugarri dinamikoak hobetzea ahalbidetuko duten elementu berri eta funtzioen garapenaren bitartez.
ISMA, dinamika eta bibrazioen arloko erreferentziazko kongresua da, 600 partehartzaile baino gehiago biltzen dituena.

http://www.isma-isaac.be/

    KATEGORIAK