Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

BERRIAK

Makina-Erremintaren kongresuan parte hartze arrakastatsua izan du Ideko-IK4k

Makina-Erremintaren kongresuan parte hartze arrakastatsua izan du Ideko-IK4k

Mikrofabrikazioa eta laser cladding bezalako gai arrakastatsuen inguruko 8 ponentzikin parte haratu du. 
Kongresuan zehar Ideko-IK4ko ikerketa lerro desberdinetako ikerlariek, arlo eta teknologia desberdinetako 8 ponentzia aurkeztu dituzte. Hala nola bibrazioen murrizketa, mikrofabrikazioa, laser cladding-a, VSM tekniken bidezko produkzioaren kudeaketa, hidrodinamika (fluxu magnetikoak), dimentsio handiko makinak eta makina-prozesua bikotea artezketa eta ekologiari lotuta. Gai horien inguruko azken ikerketen emaitzak ezagutarazi dira.

 

Key note esanguratsua
Kongresuan parte hartu dutenek "Mekatronika makina-erremintaren zerbitzura" gaiaren inguruko oso balorazio ona egin dute, bai Key Note-aren edukiei dagokionez eta baita aurkezpenaren dagokonez ere. 
Tekniker-IK4-rekin batera egin den aurkezpenean ikuspegi zabala eman da makinaren diseinu fasean honen dinamika optimizatzeko erabili behar diren erreminten inguruan.(Josean)
Prezisioaren kongresua
Hau, AFM-k (Makina-Erreminta Fabrikatzaileen Espainiako Elkartea) antolatutako Makina-Erremintaren eta Fabrikazio Teknologien bi-urteroko Kongresuaren XVIII. edizioa izan da, eta Donostiako Kursaal-en ospatu da. 
Ideko-IK4k kongresuaren antolakuntzan parte hartu du Makina-Erreminta sektoreko beste zentro teknologiko batzuekin batera; Aotek, CIC Margune, Koniker, Tecnalia eta Tekniker-IK4. Unibertsitateekin; Mondragon Unibertsitatea, Tecnun eta UPV/EHU. Eta enpresa fabrikatzaileekin; Juaristi, Fagor Automation, Fagor Arrasate eta Mtorres.
Azaroaren 10, 11 eta 12an, Ideko-IK4k stand bat izan du bertan eta kongresuko parte-hartzaileei ponentzian zehar sortutako kezkak erantzun ahal izan dituzte. Ekitaldiaren inagurazioa Gipuzkoako ahaldun nagusia den Markel Olanok egin zuen eta amaiera Eusko Jaurlaritzako Industria eta Berrikuntzarako Kontseilaria den Bernabé Undak eta Zientzia eta Berrikunzako ministeritzako Juan Tomás Hernanik eman zioten.
Makina-Erremintaren eta Fabrikazio Teknologien kongresua 1976tik egiten da eta hitzordu garrantzitsua izaten da berrikuntzaren aldeko apostua egiten duten enpresa bezeroentzat, enpresa ekoizleentzat, adietuentzak eta ikerlarientzat. Produkzio-bideen fabrikatzaileek eta zentro teknologiko eta unibertsitateetako ikerlariek ezagutza eta teknologiak trukatzea sustatzen da eta hauek produkzio prozesuetan aplikatzea laguntzen du, enpresak etengabe aldatzen ari den merkatu baten exigentzia teknikoetara egokitzea erraztuz eta hauen lehiakortasuna areagotuz.
Ponentzien inguruko informazio gehiago nahi izanez gero jarri harremanetan: muzkudun@ideko.es.

    NABARMENDUTAKO BERRIAK