Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

BERRIAK

Lortek IK4ko zortzigarren kidea izatera pasatuko da gaur

Lortek IK4ko zortzigarren kidea izatera pasatuko da gaur

Bateratze teknologien ikerketan aritzen den teknologia zentro gipuzkoarrak gaur zigilatuko du IK4 aliantzako kide izateko hitzarmena eta aliantzako zortzigarren kidea izatera pasatuko da.
Ordiziako zentroarekin aliantzak 1.300 profesional izango ditu.
Iragan maiatzean akordioaren berri eman zenean IK4ko zuzendari genentea den Jose Migel Erdozainek jakinarazi zuen bezala bat egite honekin "gure bezeroei ematen diegun espezializazio eskaintza areagotzea" lortuko da eta ondorioz " zientzia eta teknologiaren arloan IK4 erreferentzia gisa posizionatuko da".
Momentu hauetan, IK4ko kide dira Ceit, Cidetec, Gaiker, Ideko, Ikerlan, Tekniker eta Vicomtech. Aliantzako iturrien arabera bat egite honen ondorioz zortzi entitateen artean I+G+b arloaren fakturazioa areagotzea lortuko da, aurreikuspena urteko 90 milioi euro inguru fakturatzea da, eta lan taldea 1.300 profesionalek osatuko dute.

    NABARMENDUTAKO BERRIAK