Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

BERRIAK

Jesús Mª Iriondo IK4ko lehendakari berria

Jesús Mª Iriondo IK4ko lehendakari berria

IK4ko Zuzendaritza Batzordeak eta Batzar Nagusiak aho batez hautatu dute Jesús María Iriondo, datozen lau urteetan Rafael Barrenechea ordeztu dezan Aliantza Teknologikoaren buru gisa.

Aliantza Teknogikoak presidentetza aldatu du, eta Jesús María Iriondo Arrizabalaga, Tekniker-IK4ko presidentea, izendatu du IK4ko presidente berri, Rafael Barrenechearen ordez (Ideko-IK4). Ikasketaz ingeniari elektronikoa da Jesús María Iriondo, robotikan espezializatua, eta esperientzia handia du enpresa-munduan.

2004tik, talde-jardueraren buru da Microelectrónica Maser enpresatik. Balio teknologiko erantsi handiko enpresa da, teknologia elektronikoen aplikazioan espezializatua, eta Mendaron dago. Azken kargu hori Teknikerreko presidentetzarekin batera dauka, Tekniker-IK4ko kide baita 2005ean Aliantza Teknologikoa sortu zenetik.

Jesús María Iriondoren izendapena abenduaren 16an sartu zen indarrean, eta 4 urterako izango da. Aho batez onartu zuten Aliantza Teknologikoaren Zuzendaritza Batzordeak eta Batzarrak, Rafael Barrenecheak karguan zuen konpromisoa 2010ean amaitu baitzen.

    NABARMENDUTAKO BERRIAK